Ipar/Hego elkartasunerako eta lankidetzarako gure zereginean eta konpromisoan jarraitzen dugu, desberdintasuna garatzen duen garapen baten aurka lan egiten saiatzen; gure hondar-ale txikia ekarri nahi dugu, mundu globalizatu honetan dagoen bidegabekeria- eta desberdintasun-arrakala apur bat laburtzeko; ez dagokiguna itzultzen lagundu nahi dugu, eta gure mendebaldeko gizarte neo-liberaletik bereganatu dugu; justiziaren eta berdintasunaren alde lan egiten jarraitu nahi dugu, bakarra osatzen dugunaren kontzientziatik. Beraz, dauden baliabideak partekatu behar ditugu,