Proiektuen formulazioa

Hiruhileko honetan, proiektuak formulatu eta aurkeztu ditugu honako instituzioen deialdietara: Kantabriako Gobernua, Bilbo, Donostia eta Oñatiko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Kantabriako Gobernua. “El Paisnal-El Salvador udalerriko San Antonio komunitatean genero-ikuspegiarekin eta ingurumen-jasangarritasunarekin, saneamendurako eskubidea, osasuna eta parte hartzea indartzea” proiektua, San Antonio komunitateko 420 pertsonaren (221 emakume, 199 gizon) saneamendurako, osasunerako eta parte-hartze sozialerako eskubideak erabat gauzatzen laguntzea helburu duena. Guztira 149.999,96 €-ko kostua du, eta 119.999,90 € eskatu dira.

Otsailaren 14an, modu telematikoan aurkeztu genuen Bilboko Udalera “Pocoata eta Colquechaca udalerrietan,  genero-indarkeriarik gabeko bizitza eta eskola-baketsuak sustatzeko eskubidea indartzeko 2. fasea” proiektua, eskolako indarkeria eta genero-indarkeria prebenitzen eta artatzen duen hezkuntzarako eskubidea gauzatzen laguntzeko 5 hezkuntza-unitateren, nekazari indigenen erakundeen eta erakunde publiko eta pribatuen artean, genero-indarkeria prebenitzeko eta hari arreta emateko protokoloak aplikatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiari ere aurkeztu zaio, proiektuaren finantzaketa osatzeko asmoz. Guztizko aurrekontua: 216.490 €; 69.817 € eskatu zaizkio Bilboko Udalari eta 119.967 €BFAri.

Donostiako Udalari “Sucre udalerriko 6. barrutiko emakume migratzaileen elikadura-segurtasuna eta -babesa ekitatez eta ahalduntze ekonomikoarekin bultzatzea” proiektua. Gaur egun Donostiako Udalaren diru-laguntzarekin Sucre udalerriko 6. barrutiko 8 erkidegotan gauzatzen ari den proiektua indartzeko eta zabaltzeko, lankidetza 9 erkidegotara zabalduz, 80 familia migratzaileren eskarian oinarrituta. Genero-berdintasuna, klima-aldaketaren aurreko erresilientzia eta barazkiak ekoizten dituzten emakumeen ahalduntze ekonomikoa modu garbi eta iraunkorrean, merkaturatzeko eta ekoizpen-ekimen berriak garatzeko estrategiak indartuz (lorezaintza), etab. Guztizko aurrekontua 91.222 €-koa da, eta 49.222 € eskatzen zaizkio Udalari.

Oñatiko Udalaren deialdiari “Chagas gaixotasuna duten pazienteei arreta medikua eta kirurgikoa Georges Duez Ospitalean, Sucre (Bolivia)” izeneko proiektua aurkeztu diogu. Chagas, gaixotasun endemiko garrantzitsuenetako bat da Bolivian. Afekzio kronikoak koloneko, hestegorriko eta bihotzeko kirurgiak eskatzen ditu. Proiektuaren helburua osasun publikoko arazo horri aurre egitea da, Georges Duez Ospitalearen gaitasun materialak eta profesionalak indartuz. Chagasekin haurdun dauden 15 emakumerentzat taupada-markagailuen ebakuntza kirurgikoak egin eta sentsibilizazio, detekzio, prebentzio-programa bat martxan jartzea planteatzen dira.

Udalak eskatzen duenez erakunde eskatzaileak udalerrian izan dezala egoitza, Arantzazuko Adiskideak Elkarteak egiten du eskaera (TAU elkarte horretako kide garenez).

Proiektuaren kostua, guztira, 90.389 €-koa da, eta horietatik 16.484 € eskatu zaizkio Oñatiko Udalari. TAUk 28.516 euro jarriko lituzke eta IPTK tokiko bazkideak 45.389 euro.

Justifikazio-txostenak

Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako proiektuei buruzko 9 txosten tekniko eta ekonomiko (2018ko eta 2017ko deialdiak), Iruñeako udala (2018ko deialdia), Nafarroako Gobernua (Sentsibilizazioa 2019), Donostiako udala (2018ko deialdia), DAD Kutxa (2018ko deialdia), Iruñeako Udala (Sentsibilizazioa 2019), Irungo Udala (2018ko deialdia) eta Iraizoz-Astiz anai-arrebak Fundazioa (2019ko deialdia).

Ebazpenak

Nafarroako Kutxa Fundazioa “Saharako hegoaldean, Afrika behar beharrezkoa 20. edizioa “. Zenbatekoa: 9.790,76 €.

Iraizoz-Astiz anai-arrebak fundazioa, Cochabamba probintziako “El Bus de la Salud y el Buen vivir” proiekturako, zenbatekoa: 35.960,73 €.