Donostiatopia

Donostiatopia.

2022ko apirilaren 8an, 9an eta 10ean Héctor Mediavilla argazkilariak argazkigintza parte-hartzaileko tailer bat zuzendu zuen Gipuzkoako Argazkigintza Elkartean Gipuzkoako Afrika Behar Beharrezkoak Partzuergoak antolatutako hezkuntza jardueren programaren barnean. Partzuergo hori osatzen dute honako GGKE-ek: Proclade Yanapay, ACPP eta TAU Fundazioa, eta programa Donostiako Udaleko Lankidetza sailak finantzatu du.

AFROTOPIA erakusketaren edukiarekin bat etorriz (https://africaesimprescindible.org/actividades/expo-foto/afrotopia/), tailer honen helburua izan da hausnarketa kritiko bat egitea egungo garapen eredu hegemonikoaren eta azken urteetako globalizazio azkarraren inguruan, eta DONOSTIATOPIA kontzeptua landu da.

Aipatutako ikuspegi kritikoarekin eta Donostiako epe ertaineko etorkizunean pentsatuz, parte-hartzaile bakoitzak hilabete batean “posible den beste Donostia” horren inguruko argazkigintza proiektua egin du.

Proiektuen ikuspegia tokikoa eta globala da, eta udalak Giza Garapen Jasangarria sustatzeko sortutako Lankidetzako Plan Zuzentzailean definitzen diren interes bereziko arloetan kokatzen da. Hauek izan dira argazkigintza tailer parte-hartzailean landu diren interes bereziko arloak: a) Giza eskubideak, b) Partaidetza eta komunitateak indartzea, c) Genero ekitatea, d) Kontsumo eta ekoizpen kontziente eta arduratsua.

çMaiatzaren 27an tailerreko parte-hartzaileek Héctor Mediavillarekin batera Donostiako espazio publikoan erakusketa iragankorra jarri zuten, zehazki Teresa Kalkutakoa plazan.

Garatutako argazki-lanak eta erakusketa iragankorraren muntaia ezagutzeko, sartu esteka honetan: https://donostiatopia.org/