“Herrien arteko gozokiak”: Boliviaren eta Zarautzen arteko harreman- eta lankidetza-proiektua
“Herrien arteko gozokiak” urriaren 30tik azaroaren 11ra ospatutako ekitaldi aberasgarria izan da. Ekintza desberdinetan oinarritutako osagai batzuekin, errezeta solidario bat lortzea zuen helburu. Honen bitartez, Ipar eta Hegoaren artean hurbiltzea lortu du, Bolivia eta Euskadiren arteko lotura sendotuz, zehazki Torotoro eta Zarautz udalherrien artekoa.
Proeiktu honen protagonistak, Gladys Chumacero (AGROCAINE nekazari kooperatibaren lehendakaria) eta Merardo Pozo (Centro de Investigación y promoción del Campesinado – CIPCA erakundearen tekniko-agronomoa), Boliviatik etorri ziren, Potosín dagoen Torotoro herritik. TAU Fundazioa eta Munduko Landagunea lankidetzarako Gobernuz Kanpoko Erakundeek gonbidatu dituzte, Euskadin 10 eguneko egonaldi baterako. Egonaldi honen helburua “Herrien arteko gozokiak” proiektuan parte hartzea eta nekazaritza ekologikoa ekoizten duten zenbait koperatiba eta esperientziak ezagutzea da.
Bisita honen aurrekariak, hemen Iparrean TAU Fundazioak eta Munduko Landaguneak, Hegoaldeko CIPCA boliviar erakundearekin duten lankidetzan kokatzen dira, honako proeiktu hau garatzeko; “Fortalecimiento de capacidades de la planta transformadora de frutas de la Asociación de productores Agropecuarios del Caine: AGROCAINE, Potosí-Bolivia”. Proiektu hau, Zarautzko Udalak 2008ko lankidetza laguntzen deialdian emandako 17.019,02 €ko diru kopuruaren laguntzarekin aurten amaituko da.
AGROAINE Torotoroko Caine aldean dauden nekazari komunidadeen kooperatiba da. Guayaba, kamote eta limoia bezelako frutak ekoizten dituzte ondoren eraldatu eta mermelada ekologikoak lortzeko. Hauek, zonalde horretako eskoletako jangelatan kontsumitzen dira udaletxearekin sinatutako hitzarmen baten oinarrituta. Zarauzko udalak finantziatutako proeiktu honi esker, kooperatiba honek urte honen amaieran prezesamendu-instalazioaren azpiegituren baldintzen hobekuntza eta kooperatibisten heziketa teknikoa sendotuko ditu.
Baina proeiktu hau garatzeko lakindetza ekonomiko honetaz gain, TAU eta Munduko Landagunea erakundeek sentsibilizazioari garrantzia ere eman nahi genion. Zarautzko gizarteari bi kontinenteen arteko 6 erakundeen artean eginiko lana erakustea egokia iruditzen zitzaigun, beharrean dauden pertsona eta herrien bizi kalitatearen hobekuntzan denon ilusioa eta lana izan behar delako. Horregatik “Herrien arteko gozokiak” izeneko truke interkulturalerako proiektua antolatu dugu, bi herrien arteko promozioa, hartu-emana eta heziketa lortzeko.
“Herrien arteko gozokiak” proeiktua bi ataletan oinarritu da. Alde batetik, Galdys eta Merardok heziketa eta hartu-emaneko ekintza batzuetan parte hartu zuten 10 egun horietan, honela bisitaldi desberdinak egin zituzten (Gomiztegi, Fraisoroko Eskola, Biolur, Jakion, Itsasmendikoi...). Bestetik, Zarauzko herriarekin harremanak sendotu nahian, Zarauzko Udalarekin harrera eta bilera bat izan genuen eta afari solidario herrikoia. Afari honetan Eva Argiñano sukaldariak, AGROCAINEk egindako mermeladak erabili zituen “postre solidarioa” prestatzeko. Horrek bi herrialdeen arteko elkartasuna sinbolizatu nahi izan zuen.








