Kokapena: Unión y Fe, Carmen del Dorado eta Nueva Creación de Cotoca komunitateak, Marban probintziako San Andrésko udalerrian; Beniko Departamentuan
Tokiko bazkidea: Beniko Caritas - Pastoral Social
Justifikazioa: Ez dira inguruan nekazarizako zerbitzu produktibo publikoak edota laguntza pribatuak komerzializaziorako, kredituetarako eta gisa horietakoentzat. Horrez gain, beharrezkoa da antolaketa komunitarioa sendotzea, eta herritarren parte hartzea eta erabakiak modu autonomoan hartzea sustatzea. Horretarako ari da lanean duela zenbait urte tokiko bazkidea. Proiektu hau onuradunen eskaeraren ondorioa da, eta aurretik babestutako beste hainbat proiekturen emaitza. Kanpoko indarrenganako dependentzia gainditzeko eta nekazarien beraien antolakuntza eta gestioa bultzatzeko saiakera da
Helburuak: Hiru landa-komunitate horietako zenbait familiaren garapen integrala sustatu, eta haien bizi-baldintzak hobetu nekazari-ekoizle txikiek osatutako Elkartearen bidez
1. Elkartea sortu nekazaritzako jarduera produktiboak aurrera eramateko
2. Eredu gisa erabiltzeko lursaila ezarri, eta hori nekazaritzako jarduera administratiboaren, ekoizpenaren eta ikerketaren zentro bihurtu
3. Elkarteko kideen produktuen komertzializazioa sustatu
Ekintzak:
· Elkartearen testuinguru juridikoa onartu, zuzendaritza batzordea aukeratu eta bankuko kontua zabaldu
· Proiektuko arduraduna-koordinatzailea, diruzaina eta ingeniari agronomoa kontratatu
· Kideen nekazaritza-jarduera
· Beste elkartze batzuk indartzeko eta baliabideen eta ondasunen erabilerarako eta beren administraziorako formazioa
· Eredurako lursaila erosi
· Ekoizpen-lurrak garbitu eta erein
· Eredurako lursailaren ekipamendua
· Baratze-ekoizpenaren, oinarrizko hazien, azukre-kanaberaren, uztaroaren ondorengo aldiaren eta agro-kimikoen gaineko formazioa
· 4 hazbeteko putzua zulatu eta ureztatze-sistema ezarri
· Ziurtatutako hazia erosi uzta jasotzeko eta komertzializatzeko
· Ekoiztutako produktuak gordetzeko biltegia
· Produktuak garraiatzeko eta hiri- eta landa-merkatuetan saltzeko kamioia erabili
Onuradunak: Zuzeneko moduan 251 lagun, 140 emakumezko eta 111 gizonezko. Zeharkako moduan hiru komunitateetako 135 familia.
Proiektuaren iraupena: Hiru urtekoa. 2008ko apirilean hasi eta 2011ko apirilean amaitu.
Aurrekontua eta finantziazioa: Lehen urtean 103.294,89€ (Nafarroako Gobernua eta Bergarako Udala bultzatzaile dira)
Lorpenak:
ASOCAUNCO Elkartea sortu da
Ekoizpen-elkarteak eskaintzen dizkien aukeren onuradun dira jada 60 familia
Alor desberdinen gaineko formazio espezifikoa jaso dute (antolakuntza eta funtzionamendua, ekoizpena, nekazaritza-teknikak…)
15 hektareako lursaila erosi da formaziorako eta ekoizteko
Kalitateko ur-putzua lortu da, eta ureztatze-sistema egokia garatzea













