BOLIBIA

Aukerak sortuz, Trinidad hiriko bi auzotako 12-20 urte arteko neska haurdun eta/edo ama ezkongabeentzat

Proiektuaren ezaugarriak

Kokapena: Trinidad hiri (Beni) inguruko bi auzo

Tokiko bazkidea: SLIM (Servicios Legales Integrales de la mujer)

Justifikazioa: Adin gutxirekin haurdun gelditzea kontuan hartzeko arazoa da sozio-ekonomian eta osasunbide publikoan; batez ere Boliviak duen bezalako ugalkortasun handiko ingurune batean. Bikote gazte hauen elkartzetik egonkortasun gutxiko familiak sortzen dira. Eta hortik datoz bikoteen sakabanatzea, haurrak abandonatzea, ama hauei buruzko mesprezua eta bazterketa; azken batean, etorkizun kaskarra ama-semeentzat.

Helburuak: Zaintza integrala, emakume horien nortasuna eta autonomia indartzeko.

1.      Gaitasuna eta heziketa eman bizitzarako

2.      Zerbitzuak eskaini osasunean, heziketan, lanbidean, seme-alaben zaintzan

Ekintzak:

·         Neska haurdunen eskubideak (bikote, familia eta komunitatearen aurrean) jakinarazi eta bultzatu

·         Bertako irrati eta telebistako programak

·         Gaitasuna eta orientabide psikologikoa eman, pertsonaren garapena indartzeko (tailerrak, hitzaldiak, topaketak … )

·         Tailerrak eman ezkontideei, elkartuei eta familiakoei, aita-ama erantzule izateaz.

·         Lanerako trebetasun teknikoa eman hainbat esparrutan (gozogintza, okintza, joskintza, apainketa, ordenagailuak erabiltzea, oparitarako eskulanak …

Onura-hartzaileak: 2.500 bat emakume gazte, 12tik 20 urte bitartekoak

Proiektuaren iraupena: 24 hilabete

Aurrekontua eta finantziazioa: 78.887,24€ (Gipuzkoako Aldundiak eta Oñatiko Udalak esku hartzen dute)

Lorpenak:

  • Topaketak eta bilerak 80 emakume gazte haurdunekin (Niña Autónoma eta Meralisa auzoetakoak)
  • Tailer bereziak: osasunaz, haurdunaldiaz, nutrizioaz etab.
  • Bisitak beren etxeetara
  • Tailerrak: betebehar eta eskubideez, familiako bortxakeriaz, seme-alaben zaintzaz eta izen emateaz
  • Irrati eta telebistako programak, prentsako artikuluak
  • Bide-laguntza, auzoko osasun-zentroetan zaintza izan dezaten, erditzean eta ondorengo prozesuan
  • Bide-laguntza 10 neska nerabeei, eskolan sartu eta araututako heziketa egin dezaten
  • Gaitasuna eman gozogintzan, manikuran, okintzan, kartoi-lanetan …
  • Bokazioari eta lanbideari buruzko orientabidea

Diseño y desarrollo iLUNE