Saharaz hegoaldeko adingabeei harrera egitea, laguntzea eta prestakuntza ematea Kenitra hirian

Marruecos

Justifikazioa

Marokok Afrikako ikasle asko jasotzen ditu modu erregularrean herrialdeko unibertsitate-zentroetan ikasteko, baina aldi berean emigrazio handia gertatzen da Europara bidean. Saharaz hegoaldeko etorkin horietako batzuk herrialdean “gelditu” egiten dira, eta lanari ekiten diote. Pertsona horien profilaren artean familia dezente daude, baita bakarrik iristen diren haur edo nerabe asko ere.

Kokapena

Kenitra, Marruecos.

Tokiko bazkidea

Cáritas Rabat.

Helburuak

Helburu orokorra: ahultasun-egoeran dauden Saharaz hegoaldeko adingabe etorkinei laguntzea.

Helburu espezifikoa: etxebizitzarako eta hezkuntzarako oinarrizko eskubideak bermatzea, gizarteratzea lortzeko.

Biztanleria protagonista

ABEak (Lagundu gabeko adingabe atzerritarrak) Saharaz hegoaldeko

Proiektuaren iraupena

2018ko irailetik 2019ko abuztura

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU

Jarduerak:

  • Bakarrik dauden adingabeei eta monitore arduradunei harrera egitea.
  • Harrerako etxebizitzan ostatua eta mantenua ematea.
  • Herrialdeko bizileku-egoera erregularizatzea (Nortasun Nazionaleko Gutuna).
  • Oinarrizko osasun-arreta jasotzeko aukera.
  • Prestakuntza-mailak zehaztea, jatorrizko herrialdeetan egindako ikasketen ziurtagiriak eskuratuz.
  • Adingabeak Lanbide Heziketako JUK-SPEL eskolan matrikulatzea eta prestatzea.
  • Enpresetan lan-praktikak egitea.
  • Kultura- eta kirol-jardueretan parte hartzea.