Boumian ahuntzak hazteko eta gazta egiteko emakumeen alfabetatzea, lanbide-prestakuntza eta kooperatiba sortzea

Marruecos

Justifikazioa

Herrixka txikiek osatzen duten Boumia landa eremua bereziki kaltetua eta pobrea da; bertan pobreziaren aurkako borroka, bereziki emakumeena, oso beharrezkoa da. Horregatik, premiazkoa da landa-eremuko emakumea alfabetatzen, sentsibilizatzen eta emantzipatzen lan egitea; aldi berean, Marokoko leku pobretu horretako emakumeei diru-sarrerak ekarriko dizkien jardueraren bat sortu nahi da.

Horretarako, Femme Actionek Boumian egindako alfabetizazioko eta lanbide-heziketako jarduerei jarraipena eman nahi die proiektuak, 2008ko ekainetik 2009ko maiatzera arte, 70 emakumerentzat, eta jarduera horiek inguruko 75 emakume gehiagorengana zabaldu. Horiek guztiak trebatuz eta ahuntzak hazten eta gazta ekoizten aritzen den emakumeen kooperatiba berriko kide izan daitezen bilatuz.

Egiaztatu ahal izan dugu eremu horretako emakumeek konpromisoa hartzeko gogoa dutela eta taldeetako irakasleek eta animatzaileek lan ona egiten dutela; eta oso gogoan dugu behin eta berriz eskatzen dutela beren nahietarako eta itxaropenetarako laguntza.

Kokapena

Boumia

Tokiko bazkidea

Cáritas Rabat eta Femme Action-Marruecos

Helburuak

Helburu orokorra: alfabetatzea, profesionalki trebatzea eta ahuntzak hazteko eta gazta egiteko emakumeen kooperatiba bat sortzea.

Protagonistak

(75 emakume)

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzaketa

TAUfundazioa

Jarduerak:

  • Emakume onuradunak alfabetatzea.
  • Ahuntzak hazteko eta gazta ekoizteko emakume-kooperatiba bat sortzea
  • Ahuntzak erostea, kooperatibista bakoitzeko bi ahuntz, gutxienez 41 emakumerentzat.
  • Ahuntzen janari-bazka erosteko diru-laguntza, funtzionamenduko lehen sei hilabeteetan
  • Gaztagintzari buruzko gida didaktiko eta praktiko bat prestatzea eta diseinatzea