El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerrietako garapen komunaleko 4 elkartetan (ADESCOS) parte hartzen duten 200 pertsonaren (100 emakume eta 100 gizon) antolaketa, partaidetza eta ekonomia-gaitasunak indartuz, genero-ekitatearekin.

El Salvador

Justifikazioa

COVID-19aren pandemiak testuingurua aldatu du El Salvadorren; hala, El Paísnal eta San Pablo Tacachico udalerrietako kalteberatasun sozioekonomikoa nabarmenagoa eta sentituagoa da biztanlerian eta, bereziki, emakumeetan; izan ere, emakume horiek hainbat arazoren eraginpean daude, eta horietako asko larriak dira (identitatea galtzea, autoestimu baxua, herrialdearen barruko edo kanpoko migrazioa, gaizkile-taldeetan sartzea eta delitu-egintzak egitea, droga edo alkohol-arazoak, amatasun edo aitatasun goiztiarra, gaixotasun infekzioso-kutsakorrak, sexu-indarkeria, familia barruko indarkeria…). Horregatik, herritarren eta, bereziki, emakumeen gaitasunak indartzearen garrantzia, oinarrizko giza eskubideak eta, bereziki, eskubide ekonomiko eta sozialak eskatzeko eta artatzeko, proiektu honetarako hautatutako herritarren berehalako behar eta interes estrategikoei erantzunez.

Kokapena

El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerriak

Tokiko bazkidea

Cordes (El Salvadorreko Kooperazio eta Garapen Komunalerako Fundazioa)

Helburuak

Helburu orokorra: El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerrietako biztanleriaren garapen sozioekonomikoa laguntzea, antolaketa, ekoizpen eta enpresa-kudeaketako gaitasunak indartuz, udalerrietan eskuragarri dauden baliabideak ekitatiboki txertatuz eta eraginkortasunez erabiliz, COVID 19 bidezko pandemiaren testuinguru berrian.

Helburu espezifikoa: El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerrietako garapen komunaleko 4 elkartetan (ADESCOS) parte hartzen duten 200 pertsonaren (100 emakume eta 100 gizon) antolaketa, partaidetza eta ekonomia-gaitasunak indartu dira, berdintasunez txertatuta eta udalerrietan eskuragarri dauden baliabideak eraginkortasunez erabilita, udalerriok beren garapenaren eragile izan daitezen, COVID 19 bidezko pandemiaren testuinguru berrian.

Biztanleria protagonista

(100 emakume eta 100 gizon).

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU, Ay. Bilbao (69.987,50€)

Jarduerak:

  • Garapen komunaleko 4 elkarteen (ADESCO) urteko plangintzak egitea.
  • Garapen Komunaleko Elkarteen eskaerei buruzko 4 dokumentu diseinatu eta aurkeztea (bat elkarte bakoitzeko), kasuan kasuko tokiko gobernuei.
  • Parte hartzeko eta eztabaidatzeko 8 jarduera garatzea (foroak).
  • Oinarrizko aleak, barazkiak eta hegaztiak dibertsifikatuta ekoizteko 100 familia-sistema instalatzea, emakumeen jabetzakoak, nekazaritza-ekologiaren erabilerarekin eta genero-ekitatearekin.
  • Nekazaritza eta abeltzaintzako udal-politika bi berrikustea eta ezartzea (El Paisnal eta San Pablo Tacachico), genero-ekitatearekin.