Etxe kalteberak birgaitzea Belenen. Gizarte-babesa hobetzen, enplegua sortuz

Palestina

Justifikazioa

Belen, Beit Jala eta Beit Sahour hiriak agintari okupatzaileen murrizketa gogorren menpe daude. Izan ere, Israelgo Estatuaren eta Lurralde Palestinarren artean dagoen gatazkak modu askotan eragiten du bertako biztanleen bizi-kalitatean; egoera ekonomiko larri horretan, pertsonek ia ezin dituzte beren familien oinarrizko beharrak bete, eta are gutxiago beren etxeak mantentzeari edo birgaitzeari arreta eman. Testuinguru horretan, ATS-Pro Terra Sancta enpresak ekintza humanitarioaren arloko proiektuak egiten ditu, eta ekintza zehatzen bidez lan egiten du, pertsonei eta familiei eguneroko bizitzari kezka gutxiagorekin eta etorkizunerako itxaropen handiagoarekin aurre egiten laguntzeko. Esan dezakegu Belengo komunitatea prekarietate eta premia egoeran bizi dela; izan ere, Zisjordanian Palestinako Aginte Nazionalak ez du gizarte-laguntzarako inolako modurik ematen, eta Israelekin konpondu gabeko gatazkak garapen sozioekonomikoa oztopatzen du, Covid-19k sortutako egungo krisia gehituta, lortutako aurrerapen txiki asko suntsitu baititu.

Kokapena

Belén (Palestina)

Tokiko bazkidea

ATS-Pro Terra Sancta

Helburuak

Helburu orokorra: Belengo Palestinako biztanleen bizi-baldintzak hobetzea eta lan-aukera berriak sortzea.

Helburu espezifikoa:Etxebizitza duin eta osasungarria bermatzea Belengo biztanle kalteberentzat. Belengo biztanleen higiene- eta osasun-baldintzak hobetzea. Gaixotasunen arriskua murriztea. Lan-aukera berriak sortzea ahultasun-egoeran dauden eta gaitasunik ez duten gazte langabeentzat.

Biztanleria

(6 familiak).

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU, Iruñako udala (15.000€)

Jarduerak:

  • Etxebizitzak birgaitzeko eta mantentzeko lanak egitea.
  • Langile kualifikatuak hautatzea eta kualifikaziorik gabeko langileak hautatzea eta gaitzea.