Promoviendo comunidades libres de violencia de género, escolar y discriminación sexual en los municipios de Pocoata, Macha y Colquechaca en Potosí-Fase III

IPTK

Justifikazioa

Historikoki, Potosí iparraldeko Chayanta probintziako bost udalerriak (Ravelo, Ocuri, San Pedro de Macha, Pocoata eta Colquechaca) oso eremu bortitzak izan dira, eta sistema patriarkalak desberdintasunak garatu ditu gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanetan. Indarkeriak, bere forma guztietan (makro eta mikro matxistak) eta egituretan (sozial, ekonomiko, kultural eta politikoa), emakumeen giza eskubideen urraketa, aukera-sarbideari dagokionez diskriminazioa eta, azkenik, bi generoen arteko garapen integral ekitatiboa sortzeko zailtasuna eragin ditu. Oraingo proposamena (III. fasea) 2021eko abenduaren 15ean Raveloko Udal Gobernuaren aretoan 5 udalerrietako komunitate-erakundeetako eta erakunde publikoetako 36 ordezkarirekin (17 emakume eta 19 gizon) egindako eskaerak identifikatzeko jardunaldian sortu zen. Gune horretan, II. Faseari jarraipena ematea eta zabaltzea eskatu dute, eta emakume liderrek, haien erakundeek eta Chayantako bost udalerrietako (zehazki, Pocoata, Macha eta Colquechaca) hezkuntza-zuzendaritzek bereziki sentitu dute eskaera hori.

Kokapena

Pocoata, Macha eta Colquechaca herrialdetan

Tokiko bazkidea

Instituto Politécnico Tomas Katarí (IPTK)

Helburuak

Helburu orokorra: Pocoata, Macha eta Colquechaca udalerrietako emakumeen, neskatoen, ikastetxetako nerabeen eta landa-biztanleria behartsuaren genero-indarkeriarik, sexu-diskriminaziorik eta gizarte-bazterkeriarik gabeko bizitzarako eskubidea gauzatzea lortzea, eragile publiko eta pribatuen parte-hartze artikulatuarekin, genero-indarkeria prebenitzeko eta artatzeko udal-politika publikoetan eta iraunkortasun ekologikoan tokiko eragina izateko.

Biztanleria

(1.143 emakume eta 662 gizon).

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU, Bizkaiako Foru Aldundia (119.995€)

Jarduerak:

  • Bartolina Sisa komunitate eta erakunde politikoetako lider potentzialak hautatzea.
  • Prestakuntza-tailerrak: lidergoa, eskubideak, gatazkak konpontzea, zaintza eta kontrol soziala, udal-kudeaketa, kabildeoa eta eragin politikoa hautatutako emakumeekin.
  • Emakume liderren parte-hartzea genero-indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidea defendatzeko mobilizazioan, ingurumenarekin modu harmonikoan.
  • Curriculumaren plangintza egitea eta hezkuntza-edukiak eguneratzea, bakearen Kulturan, sexu-aniztasuenean eta genero inadarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubideak kontuan hartuta.
  • Indarkeriaren biktima diren ikasleei arreta eta orientazio psikologikoa ematea, portaera-arazoak ere kontuan hartuz.
  • Genero-indarkeria eta sexu-diskriminazioa prebenitzeko eta horren aurka borrokatzeko indarkeriaren aurka borrokatzeko udal-sareen elkarrizketa-topaketak, analisiak eta proposamenak egitea, eta udal-instantziei aurkeztea.