La 72-Pertsona Migratzaileentzako harrera etxea
MéxicoJustifikazioa
Erdialdeko Amerika desberdintasunek zigortutako eskualde bat da, non gatazka armatuek eta esku-hartze ekonomikoak populazioaren pobretze handia eragin duten. Ezegonkortasun sozio-ekonomikoak, ustelkeria politikoak eta indarkeria maila handiek gizakien mugimendu masiboak eragin dituzte. Mexikon, Guatemalako mugatik 64 kilometrora, La 72 dago, Mexikoko hego-ekialdeko mugako Migrantearen Lehenengo harrera-txea, baita migratzaileak, errefuxiatuak eta asilo-eskatzaileak jasotzen eta artatzen dituen Tabasco estatuko etxe bakarra ere. La 72, “La Bestia” izenez ezaguna den zamaontzi-trena iagrotzen den trenbidetik metro gutxira dago.Kokapena
TenosiqueTokiko bazkidea
“Pies Descalzos A.C.” (Frantziskotarrak)Helburuak
Helburu orokorra: Mexiko eta Guatemalaren arteko hegoaldeko mugatik igarotzen ari diren migratzaileei laguntza osoa ematea, haien giza eskubideak sustatu eta babesteko. Helburu espezifikoa: 1.- Laguntza soziosanitarioa eta juridikoa eskaintzea migratzaileei. Gainera, talde ahulenak (bakarrik dauden adingabeak, emakumeak eta LGTBI kolektiboa) atentzio zuzena daukate. 2.- Tabascoko Estatuko biztanleekin gizarte eta erakunde eragina izatea, eta migratzaileei laguntzeko estatuko eta nazioarteko sareetan parte hartzea.Biztanleria protagonista
(3.072 emakume eta 12.660 gizon).
Proiektuaren iraupena
Aurrekontua
Finantzazioa
TAUfundazioa (30.015€)
Jarduerak:
- Babes etxeko oinarrizko arauei buruzko harrera eta informazioa. Erregistrotik pasatzea datuak biltzeko eta argazkiak ateratzeko.
- Azterketa medikoa. Garbiketa eta arropa-kitak entregatzea. Moduluaren eta ostatuaren koordinatzaileak harrera egitea. Gosaria, bazkaria eta afaria.
- Giza eskubideei buruzko harrera, orientazioa eta aholkularitza
- Abokatu-taldeak delituen biktimei laguntzea “La 72” babes-etxeko bulegoan.
- Arrazoi humanitarioengatik onartutako erregularizazio-eskaeren jarraipena egitea.
- Errefuxiatu gisa erregularizatzeko eskaera-aukerei buruzko informazioa.
- Tenosiqueko biztanleekiko sentsibilizazio eta intzidentzia jarduerak.
- Bisitak El Ceibo eta El Pedregal ibilbide migratzaileetako komunitateetara.
- Migratzaileei laguntzeko estatuko eta nazioarteko sareetan parte hartzea.
