Turismo arduratsua eta iraunkorra sustatzea, Aguilares udalerrian parte-hartze ekitatiboa eta inklusiboa izanik (III. fasea).

El Salvador

Justifikazioa

Aguilareseko kalteberatasun handiaren ondorioz, biztanleria, oro har, pobrezia baxuko gisa katalogatuta dago. Gainera, Covid 19 pandemiak eta Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazkak honako arazo hauek indartzen dituzte: a) elikadurarako eta nekazaritza eta abeltzaintzako produkziorako oinarrizko inputen kostua handitzea; b) galera ekonomikoak ekimen ekonomikoak ixteagatik (artisautza, platertxo eta edari tipikoen salmenta, premiazko produktuak); c) enplegua galtzea; d) elikadura-dieta hondatzea; e) familia barruko indarkeria areagotzea; f) eskubideak urratzea (mobilizazioa, elikadura, antolaketa, parte-hartzea, hezkuntza, enplegua).

Bestalde, Aguilaresko Politika eta Turismo Plan Estrategikoaren arabera, Estatuko eta nazioarteko turismoa handitzea eragin dezaketen baliabide garrantzitsuak ditu Aguilares herriak. Gainera, aurreko I. eta II. faseetako proiektuekin (Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutakoak), udalerria indartu egin zen baliabideekin eta tresna garrantzitsuak diseinatu ziren.

Kokapena

Aguilares Udalerria.

Tokiko bazkidea

CORDES (Asociación Fundación Para la Cooperación y Desarrollo Comunal de El Salvador)

Helburuak

Helburu orokorra: Turismo arduratsua eta iraunkorra sustatzea, gizarte zibilaren parte-hartze zuzen eta inklusiboarekin, Aguilares udalerrian, non 5 erakundek parte hartzen duten, 443 pertsonak (221 emakume eta 222 gizon), udalerrian erabilgarri dauden baliabideak eraginkortasunez erabiliz.

Biztaleria

(221 emakume eta 222 gizon).

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU, Gipuzkoako Foru Aldundia (99.994€)

Jarduerak:

  • 23 trebakuntza-jardunaldi eta esperientziak trukatzeko bi bira egitea.
  • Garapen jasangarriko helburuekin (GJH) lotutako turismo arduratsu jasangarri eta inklusiboari buruzko sentsibilizazio-programa diseinatu eta garatzea.
  • 2023-2024 ekintza-plana diseinatu eta gauzatzea, Aguilaresko turismo-garapenerako Plana eta Politika gauzatzeko.
  • Bi ibilbide turistiko Aguilaresen funtzionatzen.
  • Jaialdi artistiko, kultural eta gastronomikoak garatzea.
  • Deustuko Unibertsitateko Turismo Graduaren lankidetza, COMITURA, Tokiko Gobernua eta CORDES erakundeen sendotze instituzionalerako, genero-ikuspegia duen turismo arduratsua eta jasangarria sustatzeko, ikuspegi global-lokal batetik.
  • Plaza turistiko irisgarria eraikitzea.
  • Maya pilota-jokorako 4 talderen prestakuntza.