Caritas Beni pastorala

erakundeak bertan behera utzi du “Sirionó bi komunitateen eskubideak aldarrikatzeko, indigenen lidergoa, partaidetza eta eragin-gaitasunak ekitatez indartzea “ izeneko proiektua. Vania proiektu honen arduradunak jakinarazi digunez, martxoaren 15ean egin zuten azken jarduera, bertan behera utzi aurretik. Ibiato komunitateko lider indigena gazteekin prestakuntza-jardunaldi bat, IKASGELA-BIZIA izenekoa, lider eta komunitate gisa dituzten potentzialtasunak aitortzeko, sendabelarren, erremedioen, eztiaren, yukaren, bananaren, artoaren, arrozaren eta abarren bidez, ekoizten duten eta zaindu eta indartu beharreko balioa dakarten guztiak erakutsiz. Ikusiko dugu noiz den posible berriro hastea.

Gainera, Caritas Benik, pandemia berriaren aurrean babes-ekipamendurik ez duelako ziurgabetasuna duen arren, Ponpeiako Andre Maria Osasun Zentroan jarraitzen du lanean, eta doan erabiltzen ari da bere instalazioak Trinitaten, hirian joan-etorrian dabilen eta ostatu hartzeko lekurik ez duen jendeari ostatu emateko.