15 urteko lankidetza El Salvadorren

Uztailaren 4tik 13ra, TAUko talde teknikoko kide batzuk El Salvador bisitatzeko aukera izan dugu, azken urte hauetan CORDES tokiko erakundearekin lankidetzan lagundutako proiektuak gainbegiratu eta ezagutzeko bidaian. Erakunde horrek herrialdeko 5 eskualdetan egiten du lan, eta TAUtik elkarlanean aritzen gara, lehentasunez, Alex Aguilar buru duen IV. eskualdean, Aguilares, San Pablo Tacachico eta Paisnal landa-komunitateekin inplikatutako talde tekniko eraginkor eta konprometituarekin batera.

Naroa Hurtado eta Andoni Rodriguez Deustuko Unibertsitateko ikasle gipuzkoarrak izan genituen bidaian. Uztailean eta abuztuan CORDESen praktikak egingo dituzte, eskualde horretan turismo jasangarria eta arduratsua sustatzeko proiektua babestuz.

Agenda bizia, baina emankorra eta interesgarria izan da. Gauzatutako edo gauzatze-fasean dauden hainbat proiektutan parte hartzen duten emakume eta gizonekin partekatu dugu. Nekazaritza eta abeltzaintzako proiektuak, ur eta saneamendukoak, emakumeen ahalduntzea, adineko pertsonei laguntza ematea, turismo jasangarria sustatzea, Lankidetzaren Euskal Agentziak, Nafarroako eta Kantabriako gobernuek, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta Bilboko Udalak finantzatuta.

ACOMADEGUA kooperatibako emakumeekin partekatzeko aukera izan dugu, baita ere, Buen Pastor, Las Garcitas, San Antonio eta Tacachico-La Hacienda komunitateetako emakumeekin, (txerriekin eta oinarrizko aleekin lan egiten dute eta letrinen onuradunak dira), Husisilipa, El Verdío, Rutilio Grande, Las Delicias eta Santiago Torres-eko gazteekin, ADCEMA Aguilaresko Emakumeen Elkarteko Batzordearekin eta Suchitotoko eguneko zentroko adineko pertsonekin ere bildu gara. Aguilareseko eta San Pablo Tacachikoko alkateekin ere bilera instituzionalak egin ditugu. Jakina, bidaiako jardueren eta topaketen programa askoz ere zabalagoa eta garrantzitsuagoa izan da, bai eta herrialdearen egungo testuinguru konplexuari buruz jasotako informazioa ere. Horri esker, familien eta CORDESek egiten duen eguneroko lanaren larruan jar gaitezke.

Topaketa horietan guztietan, pertsonek eskertu egiten dituzte jasotako materialak eta ekipamenduak, baina, beste ezeren gainetik, errepikatu egiten dute beren gaitasunak eta ahalduntze-prozesuak indartzeak haientzat ekarri duena. Hexkuntzak aukera ematen die beren eskubideez eta betebeharrez jabetzeko, eragin politikorako tresnak eskuratzeko, produkzio-lanerako ezagutza teknikoak eskuratzeko, eguneroko errutinatik irteteko, beste emakume eta gizon batzuekin partekatzeko eta beren erakunde komunitario eta produktiboak indartzeko.

Aurten 15 urte bete ditugu GGKE honekin lankidetzan aritu ginela, eta zorionez, tokian bertan ospatu genuen CORDESeko talde tekniko osoarekin batera. Haien harrera eta hurbiltasuna eskertu besterik ez zaigu geratzen. Horrelako bidaiek distantzia geografikoak eta mentalak laburtzeko aukera ematen digute, landa-komunitate pobretuenen garapenaren alde elkarrekin indar handiagoz lan egiten jarraitzeko. Hala izan dadila!

Esteka honetan, Aguilares, El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerrietako landa-eremuko gazteen antolakuntza-, partaidetza- eta ekonomia-gaitasunak indartzeko proiektu batean egindakoa ikus dezakezue.