Argazki-erakusketa da Baztertuak, Marc Espín kazetariak Tecoluca landa-komunitateetako 15 emakume adinekori ateratako argazkiez osatua, Lempa ibaiaren beheko eskualdeko emakume horien eguneroko bizimodua erakusten diguna. Estatuak eta gizarteak ahaztutako emakumeak dira, eta haien erresistentzia historiaren bidez, Erdialdeko Amerika osoko ehunka eta milaka emakume adinekoren erresistentzia-historia ikus dezakegu.

Baztertutak ez da El Salvadorri buruzko erakusketa bakarrik. Belaunaldien eta eskualdeen arteko elkarrizketa-gune bat ere bada, eta, hala, galdera deseroso batzuk egiten dizkigu, bizi garen mundu basati honen gainean. Esate baterako, nola ikusi eta bizi behar da zahartzaroa? Posible al da hainbeste jende baztertzea? Zer da emakume adinekoa izatea hemen eta zer da hemendik kanpora? Zer erantzukizun dakarte gure pribilegioek?

Adineko emakumeek El Salvadorren bizi duten abandonua dokumentatzen duten 15 erretratu eta historia  horiekin batera bideo batzuk ere badaude, emakume haien eta Donostiako adineko pertsona batzuen arteko elkarrizketa planteatzen dutenak, elkarrizketa gurutzatuen bidez.