Dar Al Majus proiektua – ‘Errege Magoen Etxea’, elkarrizketa eta elkartasun zentroa Belenen

Ekainaren 6tik 13ra Palestinara joan nintzen Pro Terra Sancta tokiko bazkidea bisitatzera, Lur Santuko frantziskotarren kustodiaren GGKE dena. Arrazoi nagusia Dar Al Majus proiektuaren inauguraziora joatea izan zen,  TAU lankidetzan aritu delako hau martxan eta funtzionamenduan jartzeko

Inaugurazioaren aurreko eta ondorengo egunetan, Belenen PTSk dituen beste proiektu batzuk bisitatu genituen. Proiektu horietako batzuk Belengo familia ahulentzako larrialdi-laguntza, adineko emakumeen Antonianum egoitza eta beste proiektu batzuk, hala nola Batxilergoko Eskola eta Institutua eta Ostalaritzako eta Estetikako Lanbide Heziketako bi modulu indartzea; familia banandu edo desegituratuetako gazteentzako etxea, eta abar.

Inaugurazio egunean, lehenik eta behin, Eukaristia bat egin zen Belengo Parrokian, eta, ondoren, ekitaldi zibila izan genuen. Ekitaldi horretan, tokiko hainbat pertsona ezagunek hartu zuten parte (Alkatea, Kustodioa, Italiako Kontsula eta Espainiako Kontsulordea, etab.), baita ere Palestina osoarentzat irekia egongo den Entzumen-zentro hau gauzatzeko eta martxan jartzeko lagundu dugun kanpoko GGKEetako ordezkariek ere (Espainia, Estatu Batuak, Italia).

Francesco Patton frantziskotarrak, Lur Santuaren Zaindariak eta Pro Terra Sancta Elkarteko presidenteak, zera esan zigun: “Lur Santuaren Kustodiarako eta Terra Sanctaren Aldeko Elkarterako ekimen honen balioa oso handia da. Proiektu berri honen helburua – Dar al-Majus – behar duten pertsonentzako entzuteko espazioa, kulturen arteko elkarrizketarako eta prestakuntzarako gune bat izatea da; loturak eta harremanak sortzeko leku bat, hurbiltasunetik eta edertasunetik abiatuta, Belengo ondare historikoa berreskuratuz. Dar al-Majus proiektua elkartasuna, kultura eta lankidetza sortzen dituen zentroa da. Pertsona guztiei mesede egitea eta inguruko errealitatean eraldatzea du helburu, Belengo komunitatetik abiatuta”.

Eta Vincenzo Bellomok, Pro Terra Sanctak Belenen eta Palestinan dituen proiektuetako zuzendari eta gerenteak, adierazi zuen: “Hunkitu egiten nau ikusteak zenbat jende bildu den gaur eta hemen, Zentro hau inauguratzeko, hemendik mundu guztiari ematen diogun besarkadaren ondorioz eta AEBtik Espainiara, iparraldetik hegoaldera, laguntza eta lankidetza izan dugulako …”. Hurbiltasuna eta adiskidetasuna dira elkartasun-ekintza esanguratsuenak; eta hori da, hain zuzen ere, “Magoen Etxeak” lortu duena, gatazkaz eta indarkeriaz beteriko errealitate baten erdian. Tokiko komunitatearen baliora itzultzea da justizia, elkarrizketa eta bake balioak eraikitzeko modu bakarra.

“Magoen Etxe” hau Belengo erdigune historikoan dago, Natibitatearen Basilikatik oso gertu, eta bertan abandonatuta eta aurri-egoeran eraikin asko daude. Garai batean, hauek dendak eta etxeak ziren, neurri handi batean kristauenak, Jesus Nazaretekoa jaio zen herriko kaleetan oraindik isil-isilik zabaltzen den gatazka baten amorrutik ihes egin zutenak.

Dar al-Majus zentroa Otomandar garaiko eraikin bat eta Belengo familia palestinar baten etxea berreraikitzea eta zaharberritzea da. Bertan, diseinua, eraikuntza eta ekipamenduak tokiko eskulanarekin egin dira. Langabezia-tasa handiko biztanlerian inbertitzeko eta enplegua sortzeko modu polita, ezta?

Gaurtik aurrera, “Dar al-Majus Community Home”, Belengo komunitatearen zerbitzura egongo den leku eta espazio bat izango da. Hemen dira jada Pro Terra Sanctak tokiko komunitatearentzat antolatzen dituen bulegoak eta jardueretako asko: entzutea eta harrera, lan-orientazioa, hezkuntza, gizarte-kooperatibak…

Dar al-Majus Palestinako komunitatearen edertasuna eta kultura ikusteko gunea da. Belenen, komunitateak jada ez du arazo gisa kalifikatua izan nahi, zenbat edertasun sortzeko gai den ere erakutsi nahi du. Hori dela eta, Dar al-Majuseko espazioan pinturak, eskulturak, argazkiak, bertako eta nazioarteko artisten artelanak eta beste jarduera kultural batzuk erakusteko aukera dago.

Beheko solairuan “Bazar solidario” bat dago, eta modu independentean sar daiteke bide publikotik; bertan, Palestinako kooperatiben eta taldeen artisautza, ehun, mosaiko, ikono, zeramika, bitxi eta abarretako produktuak daude, Palestinako herriarekiko babes eta elkartasun gisa.

Beheko solairuan ere badira harrera- eta bilera-gune batzuk, “Sample esfera” izeneko  hiru dimentsioko murgiltze-gune interesgarri eta berezi batekin, Belengo komunitatearentzat eta erromes bisitarientzat diseinatua eta zuzendua. Horrela, Belengo biztanleek beren historiaz gehiago jakin ahal izango dute, eta zaintzen duten herentzia izugarriaz ohartzea.

Lehen solairuan, beheko solairu kulturalaren ondoren, kudeaketa-bulegoak daude, harrera, arreta, entzumena, laguntza psikologikoa, lan-orientaziorako aholkularitza eta gazteak, emakumeak eta pertsona behartsuak gaitzeko coworkinga.

Eta, ondoren, bigarren solairu batera irits gaitezke, 1:2 eskalan, Lur Santuaren mapa zaharrena duen Jordaniako Madaba mosaikoaren erreprodukzioa eta landareak dituen terraza eder batera; hemen dago sukaldea eta Palestinako sukaldaritza tipikoa prestatzeko ikastaroetarako jangela. Terrazan dasta daitekeena, Belen gaineko ikuspegi ederrarekin.