Mahai-ingurua ZAHARTZEAREN ERRONKAK EL SALVADORREN ETA EUSKADIN Baztertuak erakusketaren aurkezpena dela eta egin behar dugu mahai-inguru honetan, bi lekukotasun izango ditugu, El Salvadorreko eta Euskadiko adineko pertsonen eskubideen eta duintasunaren alde borroka egiten duten bi aktibistarenak: Maria Luisa Mendizabal eta Emilio Espín. Erakusketako argazkiak atera dituen Marc Espínek berak aurkeztu eta moderatuko elkarrizketa, eta asmoa da gogoeta eginaraztea zahartzaroaren pertzepzioaz, adineko emakumeek dituzten zailtasunez (eta horien kausa eta erronkez) eta garapen-bidean den Erdialdeko Amerikako herrialde batean zahartzearen eta gure lurraldean zahartzearen artean dauden antzekotasunez eta kontrasteez. Emilio Espín erreferente bat da El Salvadorreko adinekoen giza eskubideen aldeko borrokan. Bakearen Kultura saria eman zion Giza Eskubideak defendatzeko Salvadorreko Prokuradoretzak 2017an, haren lanak adinekoen ongizaterako funtsezko legeen onarpenean izandako eraginagatik; El Salvadorreko Adineko Pertsonen Duintasunaren aldeko Koalizioaren koordinatzailea da; ARTE, Hirugarren Adinekoen Landa Elkartearen sortzailea, eta CORDES gobernuz kanpoko erakundearen adinekoen arduraduna. Maria Luisa Mendizabal adineko pertsonen beharrekin konprometituta dagoen emakumea da, eta Euskadiko elkarte batean baino gehiagotan parte hartzen du. Hogei urte baino gehiago daramatza pertsonen zaintza arloan; Gizarte Zerbitzu Integratuen Kooperatiba (SSI) taldea sortzea bultzatu zuen (Zilargi saria izan zuen horregatik 2017an), eta gaur egun gogotik ari da lanean Sopuertako Emakumeen Elkartean. Marc Espín kazetaria da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea, Descartados GKEko presidentea eta erakusketaren egilea. Eguna: Martxoak 3, osteguna Ordua: 18:30-20:00 Tokia: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalerako 4. solairua) Sarrera librea lekuak bete arte Antolatzaileak: Donostiako Udala (Lankidetza eta Lagunkoia) Kutxa Kultur Fundazioa Baztertuak GKEa TAU Fundazioa