Eko-birziklatze zerbitzuen kooperatiba: ingurumenaren defendatzaileak. Ekologia integraleko ekintza

Bolivia

Justifikazioa

Aurreko proiektuetan garatutako ekintza guztien bidez, Eko-biltzaileen Elkarteak, hilero, batez beste, 4 tona hondakin birziklagarri biltzea lortu da. Gainera, hondakinak jatorrian bereizteak berreskuratutako materialaren kalitatea hobetu du. Bilketan izandako hobekuntzari eta bilketan izandako gehikuntzari esker, Elkarteko kide bakoitzak bere asteko diru-sarrerak handitu ditu Bs 75etik Bs 400era. Baina diru-sarrerak gehiago optimiza daitezke birziklatze-kateko bitartekariak saihesten badira eta materialaren balio komertziala areagotzeko tratamendu primarioa egiten bada. Elkarteko kideengan zabaldu diren aukera hauek aprobetxatzeko baldintzak indartzeko asmoarekin, Elkartea legezko aitorpena duen kooperatiba bihurtzeko aukera ematen du proiektu honek, antolaketa eta empresa egitura garatuz, birziklatutako materiala tratatzeko gaitasuna sendotu eta hondakin organikoen aprobetxamendua gehituko da.

Kokapena

Cochabamba

Tokiko bazkidea

Boliviako Frantziskotarren Justizia eta Bakea mugimendua (JPIC)

Helburuak

Helburu orokorra:Komunitate kotxabandiarraren garapen sozioekonomikoa sustatzea, haren parte-hartze aktiboa indartuz ingurumena babesteko, ekologia integralaren ikuspegitik.

Helburu espezifikoa: Eko-birziklatze zerbitzuen kooperatiba: ingurumenaren defendatzaileak” eratzea, Cochabamba hiriko birziklatze katearen barruan, Eko-biltzaileen gaitasun lehiakorrak indartuz.

Biztanleria protagonista

(30 familia).

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU, Iruñako udala (41.983 €)

Jarduerak:

• Kooperatiba ofizialki eratzeko gaikuntza, aholkularitza eta akonpainamendua.
• Kooperatiba enpresak indartzeko aholkularitza eta laguntza.
• Esperientziak trukatzea Nafarroako “Traperos de Emaús” erakundearekin
• OFSk kooperatibaren jarduera garatzeko lagatako lursailean, galpoia eta ekipamendua eraikitzea.
• Kooperatibaren jarduera garatzeko oinarrizko makineriaz hornitzea.
• Hondakin biodegradagarriak tratatzeko sistema integratu bat instalatzea (konposta eta bermikonposta sortzeko).
• Baratze ekologikoa.