Aguilares, El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerrietako hiru emakume-elkarteren antolakuntza, partaidetza eta ekonomia-gaitasunak indartzea, II. fasea
El SalvadorJustifikazioa
“Aguilares, El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerrietako hiru emakume-elkarteren antolakuntza, partaidetza eta ekonomia-gaitasunak indartzea” 2017-2018 proiektua amaitu ondoren, proposamen hau sortu da lehen fasean egindako lanari jarraipena emateko eta inguruko emakumeengan inpaktu handiagoa lortzeko, kolektibo kaltebera gisa identifikatuta baitaude. Zehazki, a) hiru emakume-elkarteren antolaketa-prozesua eta parte hartzeko eta eragiteko gaitasunak indartzea; b) Elkarte horietako emakumeek I. fasean garatutako 20 ekimen ekonomiko indartzea eta beste 20 ekimen ekonomiko berri sortzea II. fase horretan.
Kokapena
Aguilares, El Paisnal eta San Pablo Tacachico
Tokiko bazkidea
CORDES
Helburuak
Helburu orokorra: Subjektu eraldatzaileak sortzeko eta sendotzeko prozesuan laguntzea, egiturazko pobrezia desagerrarazteko Aguilares, El Paísnal eta San Pablo Tacachico udalerrietan, San Salvador eta La Libertad departamenduan, El Salvadorren. Helburu espezifikoa: Aguilares, El Paísnal eta San Pablo Tacachico udalerrietako hiru emakume-elkarteren antolaketa, kudeaketa ekonomikoa eta partaidetza indartzea.
Biztanleria protagonista
(245 emakume eta 195 gizon).
Proiektuaren iraupena
Aurrekontua
Finantzazioa
TAU, Nafarroako Gobernua (90.000€)
Jarduerak:
- A.1.1 – Emakumeen lidergoko diplomaren garapena A.1.2 – San Salvador eta La Libertad iparralderako emakumeen lidergo-eskola diseinatu eta abian jartzea.
- A.1.3 – 44 trebakuntza-jardunaldi 100 emakumerekin (75 gazte, 25 heldu ekintzaile) eta 75 gizon gazterekin, generoan/maskulinitatean, herritarren parte-hartzean eta giza eskubideetan, osasunean…
- A.1.4 – 3 landa-bira.
- A.2.1 – Hileroko bilerak emakume-elkarteekin.
- A.2.2 – 3 emakume-elkarteen urteko plangintza egitea.
- A.2.3 – Genero politiken sozializazioa garapen komunaleko 16 elkarterekin (Aguilares 4, El Paísnal 8, San Pablo Tacachico 4).
- A.2.4 – Sei batzar.
- A.2.5 – 16 truke-jarduera.
- A.2.6 – 9 intzidentzia-jarduera (emakumeen nazioarteko 3 egun; emakumeen aurkako indarkeriarik ezaren nazioarteko 3 egun; irekitako 3 kabildo).
- A.2.7 – Antolakuntzan laguntza teknikoa ematea.
- A.3.1 – 20 negozio-plan diseinatu eta gauzatzea (bat ekimen bakoitzeko).
- A.3.2 – Materialak eta ekipoak erostea.
- A.3.3 – Merkaturatzeko laguntza teknikoa.
