Pertsonen salerosketaren aurkako estrategia digitalak, indarkeria digitalak La Paz, El Alto, Santa Cruz eta San Borjako udalerrietan

Bolivia

Justifikazioa

Pertsonen salerosketaren delitua gizateriaren giza eskubideen urraketa larrietako bat da, mundu-mailako deliturik errentagarrienetako bat, arma-trafikoaren eta narkotrafikoaren ondoren, hainbat faktoreren ondorioz, hala nola langabezia, egoera ekonomiko txarra, hezkuntza-aukeren urritasuna, osasun-zentroetako ahultasuna, eskulan merkearen eskaria.

Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoak (UNODC) 2020rako argitaratutako Pertsonen salerosketari buruzko Txosten Globalaren arabera, aipatzen da salerosketaren biktimen artean haurren kopurua hirukoiztu egin dela azken 15 urteetan; mutikoak bortxazko lanetarako erabili dira, eta neskatoak sexu-esplotaziorako, eta ain zuzen emakumeak eta neskatoak biktimen profilean nabarmentzen dira pertsonen salerosketaren helburu nagusi gisa.

Koronabirusaren pandemiak eragindako atzeraldi ekonomikoak zuzenean dakar pertsonen salerosketaren delitua gertatzeko arriskua, biztanleriaren beharrak handitzen ari direlako, langabezia handitzearen ondorio gisa.

Kokapena

La Paz, El Alto, Santa Cruz eta San Borjako udalerriak

Tokiko bazkidea

Cecasem

Helburuak

Helburu orokorra:Salerosketa eta emakumeen, haurren, nerabeen eta gazteen indarkeria digitala murrizten laguntzea, gizarte inklusiboak, baketsuak eta bidezkoak eraikiz, genero-ekitatea aintzat hartuko dutenak osasun-krisiaren garaian.

Helburu espezifikoa: Emakumeek, haurrek, nerabeek eta gazteek indarkeria digitalik gabeko  eta pertsonen salerosketarako internet segururako arrera eskubidea gauzatzen laguntze. La Paz, El Alto, Santa Cruz eta San Borjako udalerrietan,  departamenduetako, udaletako eta funtzionario publikoetako agintaritzen parte-hartzearekin eta inplikazioarekin.

Biztanleria protagonista

(279 emakume eta 198 gizon).

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU (60.000€)

Jarduerak:

  • Indarkeria digitalen kasuetarako arreta-protokoloak egitea.
  • Pertsonen salerosketaren eta indarkeria digitalen prebentzioari buruzko eskualdeko eta nazioko esperientzia arrakastatsuak trukatzeko topaketa (nazioarteko gonbidatuak: Mexiko, Argentina eta Kolonbia).
  • Whatsapp bidezko kanpaina digitala egitea: “Segurtasunez etxean eta sarean”.
  • Gurasoen eta zaintzaileen arteko topaketa eta elkarrizketa haur, nerabe eta gazte zibernetikoekin, arrisku digitalei buruz hitz egiteko eta pertsonen salerosketa eta indarkeria digitalak prebenitzeko.
  • Haurren, nerabeen eta gazteen nabigazio segurua sustatzeko aplikazio bat egitea.
  • IKT emakumeak lan-eremuan eta eremu digitalean sartzea, diruz lagundutako lan-praktikak eginez, gizarte-erantzukizuna duten enpresekin akordioak egin ondoren.