TAU 2024 KANPAINA

TAU 2024 KANPAINA

Urtero, TAU Fundazioak kanpaina tematiko bat bultzatzen du pertsonen bizitzari eragiten dioten gaiei buruz hausnartzeko, bai hemen bizi garenoi, bai urrun bizi direnei, beste egoera batzuetan, eta hemendik babesten ditugun garapenerako lankidetza-proiektuen bidez elkartuta gaudenoi.

Kanpainan zehar, gure lankidetza-proiektuetako batera bideratuko den diru-bilketa bat proposatzen da, dagokion urteko gaiarekin zerikusia izateagatik aukeratua.

2018tik, gure kanpainetarako urteko gaia 2015-2030 GJH Garapen Iraunkorreko Helburuen deskribapen eta azterketa kritikoan oinarritzen dugu. Ildo horretan, 2024 honetan, pertsona guztientzako  lan duina eta autonomia ekonomikoa gaia planteatu dugu, 8. GJHaren analisiari lotuta, hots, lan duina eta hazkunde ekonomikoa.

Kanpainako materialetan hausnartu dugun bezala, lan egiteak ez du bermatzen bizitza duina izatea, eta, beraz, funtsezkoa da enplegu duinak bultzatzea, pertsonei pobreziatik ateratzen laguntzeko eta desberdintasunak murrizteko.

Eta hazkunde ekonomikoari dagokionez, hainbat gogoeta planteatu ditugu, garapenaren eta aurrerapenaren kontzeptuekin lotuta. Zer esan nahi du aurrera egiteak eta garatzeak? Hazkunde ekonomikoarekin lotuta dago nahitaez?

Hainbat gizarte-sektorek aspalditik defendatzen dute, hain zuzen ere, giza garapen iraunkorrerako hazkunde ekonomikoaren kontrakoa. Planeta mugatu batean etengabe eta mugarik gabe haztea ezinezkoa dela planteatzen dute.

Ingurumen-muga asko gainditzen ari garenez, epe ertain eta luzera bideragarria izango litzatekeen estrategia bakarra desazkundea da. Bideraezintzat jotzen duten bizimodua utzi beharko genuke. Beraz, desazkundea, batez ere, etengabeko hazkunde ekonomikoan oinarritutako egungo sistema kapitalistari egindako kritika da, baina baita krisi klimatikoaren arazoari aurre egiteko estrategia ere.

Desazkundeari eta nazioarteko lankidetzari dagokienez, Giorgio Mosangini bezalako autoreek Iparraldeak eta Hegoaldeak etorkizun zailari aurre egin behar diogula eta elkarrekin egin behar dugula adierazten digute. “Desazkundeak lankidetza kontzeptualizatzeko modua aldatzera eramango gintuzke, baliabideak transferitzeko eta laguntza teknikoa Iparraldetik Hegoaldera emateko mekanismotzat hartzetik Iparraldean desazkundea praktikan jartzeko lankidetzatzat hartzera (Hegoaldean galdu ez diren ezagutza eta praktika jasangarrien trukea), bai eta Iparraldetik Hegoaldera doan hazkunde-zorra konpentsatzeko eta itzultzeko mekanismoena ere”.

Aurtengo kanpainarako aukeratutako proiektua honako hau da:” Cochabambako hegoaldeko (Bolivia) ´Maiatzak 27´ emakumeen erakundearen indartze instituzional eta produktiboa”. Tokiko bazkidea  Boliviako Frantziskotar Mobimenduko JPIC  erakundea da. Proiektuaren helburua “Maiatzak 27” emakumeen erakundearen antolaketa indartzea eta okindegi/gozotegi bat martxan jartzea da, erakunde honetako 20 emakume bazkideri lan duina eta baliabide ekonomikoak emateko.

Kanpainari lotutako hausnarketarako, otoitzerako eta ekintzarako materialak webgune honetako “dokumentuak” atalean aurki ditzakezue.