Tomas Katari Institutu Politeknikoa (IPTK)

erakundearekin batera, Chayantako Porbintzian eta Sucre hiriko 6. Barrutian bost lankidetza-proiektu gauzatzen ari gara. Horiek ere eten egingo dira alerta egoeraren ondorioz, eta eragina izango dute 1.890 emakumek eta 1.430 gizon indigena kitxuak parte-hartzen ari diren ekoizpenaren garapenean, antolaketaren eta gaitasunen indartzean, eta emakumeei indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea defendatzeko lanean.  Martxan dauden lan-prozesuak eten egingo dira oraingoz, berriz ere lehenbailehen martxan jartzeko nahiarekin.

Gainera, IPTK-k bigarren mailako George Duez ospitale herrikoia kudeatzen du Sucren. Sucre, hiri txikitzat jotzen dute, ez du egungo osasun larrialdiari aurre egiteko adinako ospitale-ahalmenik, eta COVID-19k kutsatutako pertsonei arreta emateko zerbitzua martxan jartzea erabaki dute. Horretarako, behar bezala ekipatu behar dira, ez baitute haizagailu mekanikorik eta norbera babesteko ekipamendurik; halaber, laborategiko zerbitzuak hobetu behar dira. Horretarako, berriz ere funtsezkoa izango da Nazioarteko Elkartasuna, eta hori gabe Ospitale hau hornitzea zaila izango bait da. TAUk eskari horri erantzungo diogu 45.000€-ko ekarpenarekin, hasieran Ospitaleko beste proiektu batera bideratuko zirenak, eta larrialdia dela eta, Ospitalea prestatzeko erabiliko dira, COVID-19ko pandemiaren aurrean. Honela, Bolivian osasun -gabeziengatik azkar larriagotuko den osasun-egoera honi aurre egin diezaioten.

Gainera, IPTKren salaketarekin bat egiten dugu, halaber, mugak erabat itxi zaizkielako beren herrialdera itzuli nahi zuten 480 herritarri, horien artean haurdun dauden emakumeak eta haurrak, beren herrialdeko ateetan atxikita eta harrapatuta egon direnak, zehazki Hauran (Txile), beren oinarrizko eskubideak urratzen zituzten baldintza tamalgarrietan. Horregatik, gure tokiko bazkideak, Plataforma Interamericana de Derechos Humanos, Democracia y Desarrollo (CBDHDD) kapitulu Boliviarraren zati gisa, mugak irekitzeko eta horiek aberriratzeko eskatu zuten. Gorabehera hori erabakigarria izan da; izan ere, gobernuak bere jarrera malgutu zuen eta apirilaren 4an, larunbatean, pertsona talde hori aberriratu zuen, gaur egun Pisiga mugaldeko kanpaleku batean kokatuz. Bertan, berrogeialdia beteko dute, nazioarteko erakundeek gainbegiratuta eta armadak zainduta.