ZURE TXERTOAK EZ NAU BABESTEN: osasun-eskubidea denontzat

Horixe da Donostiako Zero Pobrezia Plataformak urriaren 17rako, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Egunerako, aukeratu duen leloa. Plataforma horrek 15 urteko lana bete zuen iaz Pobreziaren aurkako salaketa eta alternatibak gizarteratuz. Plataforma horretan 21 erakunde eta mugimendu sozial biltzen dira, eta TAU Fundazioa horien artean dago hasieratik.
Aurten, aipatutako goiburuarekin, plataformatik txertoaren eskuragarritasun desberdinari buruzko hausnarketa sortu nahi dugu herritarrengan. Izan ere, herrialde pobretuek ezin izango diete beren biztanle gehienei txertorik jarri 2023ra arte, herrialde aberatsen dosiak pilatzearen ondorioz, baita beren premien gainetik ere; izan ere, herrialde horiek etorkizuneko hornidurak ziurtatzen dituzten bitartean, gainerakoek ez dute txertorik jasoko. Horregatik aldarrikatzen dugu:

-Jabetza intelektualeko eskubideek, patenteak barne, ez dezatela oztopatu etorkizunean COVID-19ari aurre egiteko edozein txerto edo tratamendu eskuratzeko aukera. Era berean, har daitezela legezko neurriak, sendagaiak eta osasun-materiala bidezko prezioan eskuratu ahal izan daitezen.

-Inbertitu dadila osasunerako benetako eskubide unibertsalean, krisi honetatik ateratzeko irtenbideak bilatuz zorraren krisian eta eskasia fiskaleko egoeran, eta birpentsatu dadila egoera horretara eraman gaituen garapen-eredua.

-Ongizate kolektiboaren aldeko politika publikoak bultzatzearen alde egin dadila, eta politika horiek herritarren beharrak asetzeko diseinatuta egon daitezela eta mugarik gabe metatzearen panazeatik urrundu daitezela.

-Garapenerako lankidetzaren politika krisi honen irtenbidearen parte izan dadila.

Aldarrikapen hauek gizarteratzeko Urriaren 17an bertan, bizikleta martxa bat egin genuen, 12: 00etan hasi zena Haizearen Orrazitik Donostiako Boulevardera, Txita Sound Systemek girotuta. Gainera, urriaren 19an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan, Donostiako Kresala zine-klubarekin batera, “La mujer del chatarrero” filmarekin, zine foruna ospatu genuen, Medicusmundi Gipuzkoako lehendakari den Inmaculada Vilak moderatua. Gainera, aurten, Fuden Erizaintza Garatzeko Fundazioak bat egin du plataformaren eskaerekin.

Informazioa gehiago honako estekan: https://zeropobreziadonostia.blogspot.com/