Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

EGUBERRI KONTZERTUA ATOTXAKO FRANTZISKOTARRETAN

2020-12-28 @ 8:00 - 17:00

Ortzian abestaldeak kontzertua eskainiko du Eguberri biharamunean, hilaren 26an.
Ordua, 20:00etan eta lekua, frantziskotarren Atotxako eliza. Gabon kantak abestuko
dituzte besteak beste, adibidez, “Irten ezazu”, “Oi Betlehem”, “Niño Dios d’amor
herido” eta “Gaudete, Christus est natus”.
Kontzertu solidarioa izango da La72 etorkinentzako etxe eta aterpearen alde.
Frantziskotarrek Mexiko hegoaldean, Guatemalarekin mugan daramaten etxe horretan
13.000 gizon eta 3.000 emakume hartu zituzten iaz, migrazio politika gogorrari aurre
eginez. Aurten pandemiaren zailtasunak gehitu zaizkie.
Ortzian taldea sei musikarik osatzen dute: Ana Elorza, sopranoa eta zuzendaria; Miren
Jauregi, mezzosopranoa eta panderoa; Amaia Zapirain, kontraltoa; Euken Ostolaza,
tenorea eta panderoa; J.L. Toledano, “Tole”, baxua, eta ganba-biola, kromornoa jotzen
ditu eta Bego Bastarrikak, eskusoinua, eta kontraltoa da..

Xehetasunak

  • Data: 2020-12-28
  • Ordua:
    8:00 - 17:00