Nor gara
ELKARTASUNA ETA IPAR/HEGO LANKIDETZA
Nola lagundu
kontaktu
Fundación TAU Fundazioa
Fundazioa-TAU-fundazioa frantziskotarrek Ipar eta Hego Elkartasun eta Lankidetzaren alde hartutako konpromisoa da. Mundu bidezkoago eta anaiarteko bat eraikitzeko ahalegin komuna.
Hainbat herrialdetan gaude, eta injustiziaren eta desberdintasunen aurrean sentiberak diren beste pertsona batzuekin batera lan egiten dugu. Kolaboratzaile guztiek dute erreferentziatzat Frantzisko Asiskoaren izateko eta egoteko estiloa, batez ere, botererik eta baliabiderik gabeko gizon-emakumeekiko elkartasuna eta lankidetza praktikatzeko orduan.
Nahi dugu…
GUZTIOK FAMILIA BERA ETA BERDINAK GARELAKO FAKTUA NABARIAGOA EGITEA; ESKUBIDE BERDINAK IZANDEZ, ARRAZA, HIZKUNTZA, ERLIJIO EDO IDEOLOGIAREN ANIZTASUNAZ HARATAGO.
DAUDEN BIDEGABEKERIEN EGOERAK HOBETU ETA ALDATUKO DITUZTEN EKINTZAK ETA PROIEKTUAK GARATZEA.
BORONDATE ONA DUTEN PERTSONA GUZTIEKIN ELKARLANEAN, JUSTIZIA SOLIDARIOA LORTZEKO ERANTZUNKIDE IZATEA. GURE HONDAR ALEA ERE EMAN NAHI DUGU BIZITZA FRANCISKOTARRAREN AUKERATIK.
GURE GARAIAKO GIZA GARAPENAK MAHAI GAINEAN JARTZEN DITUEN ERRONKEI ERANTZUTEA, BETI GURE GAITASUNEN ARABERA.
Misioa
Gure misioa lau ardatzetan oinarritzen da, eta hauek dira gure egindako jarduera desberdinak biltzen dituztenak.
Ikuspegi zabala izanik, gure lana egokitu nahi dugu present gauden lekuetako pertsona eta errealitateetara. Uste dugu gauza txikiek aurrera egitea ahalbidetzen dutela, dinamika berriak sortzen eta eguneroko egoerak aldatzen.
Lan-inserzioa “Dar Al Majus” proiektuaren bidez, Belen – Palestina
Lan egiten dugu…
PERTSONEN ETA HERRIEN AURREKARIRAKO ELKARTASUNA ETA LANKIDETZA GARATZEA, GIZARTE ETA KOMUNITATE DESBERDINEN ARTEAN ERREALITATE JUSTUAGO ETA GIZATIARRAGOAK ERAIKITZEA.
POBREZIAREN ETA BAZTERKETAREN AURKAKO SENTSIBILIZAZIOA ETA KONPROMISO SOZIALA SUSTATZEA, HAUEN KAUSEN AURKA EZ EZIK, HAIEK SORTZEN DITUZTEN ONDORIOEN AURKA ERE EGITEN SAIATUZ.
HERRIEN ETA HAIEK OSATZEN DITUZTEN PERTSONEN IDENTITATEA ETA KULTURA ERRESPETATZEN DITUEN GARAPEN JASANGARRIA SUSTATZEA; DIMENTSIO EKOLOGIKOA ETA INGURUMENAREKIKO ERRESPETUA INDARTZEA BILATUZ.
BIZIMODU DUINAK SUSTATZEA, PERTSONEN ETA HERRIEN ARTEKO ERANTZUNKIDETASUNEAN OINARRITUTAKO ELKARTASUNA, BERDINTASUNA ETA ANAITASUNA INDARTUZ, FRANTZISKO ASISKOREN EREDUAN INSIRATUTA.
Balioak
- Elkartasuna: errealitate justuago eta gizailea sortzeko konpromisoa hartuz, herritar erantzunkideak izanik, gizarte eraldaketaren eta biztanleriaren bizi baldintzak hobetzeko ahaleginean, pobretutako eta/edo baztertutako pertsonen eta herrien eskubide eta betebehar osoa gauzatuz.
- Lankidetza: Iparraldeko agente, talde sozial eta tokiko bazkideekin harreman berdintasunekoak ezarriz, ekintza antolatzeko eta bizitzaren hobekuntzarako helburu komunetan aurrera egiteko.
- Ikuspegi integrala: garapen jasangarriaren prozesu eta ekintza guztietan genero ikuspegia, kultura artekotasuna, ingurumen zaintza, parte-hartzea, pertsonen, talde eta gizarte zibilaren indartzea, jasangarritasuna, gaitasun sortzea, politika eragitea, eta abar kontuan hartuz.
- Hezkuntza garapenerako eta gizarte eraldaketarako: batez ere Iparraldean bizi dugun testuinguru eta errealitatean, gure bizitzeko modua aldatzeko eta ikasteko beharra onartuz, gaur egun ez baita guretzat ere jasangarria.
Irizpideak
Berdintasuna
Errespetu, elkarrizketa, kontsentsu eta erantzukizun harremanetik; pertsona guztiak prozesuan dauden talde moduan protagonistak eta lagunak/lagunkatutakoak garela jakitun.
Eraginkortasuna
Elkartasuna eta lankidetza hezkuntza eta sentsibilizazio jarduerekin, salaketa eta presio politikoarekin uztartuz, beti kontuan hartuta egoera, lekua eta une bakoitzaren bideragarritasuna.
Koordinazioa
Desberdintasun, pobretze, Giza Eskubideen urraketa, politika eragiteko eta antzeko egoeretan elkarrekin estrategiak bilatuz.
Parte-hartzea
Talde-lana bultzatuz, kontsentsuaren bidez, harreman eta lan bateratu demokratikoak bilatuz beste erakunde eta plataforma zibikoekin.
Gardentasuna
ONGD Koordinatzaileen Jarrera Kodeetan, Enpresa Erantzukizun Zibilean eta abar ezarritako praktika onen printzipioetatik abiatuta lan eginez.
Profesionaltasuna
Maila guztietan lan eraginkor, efiziente eta kalitatezkoa egitea, jarduera eta zeregin guztietan profesionaltasun parametroak txertatuz.
Autonomia
Ez egotea inongo talde sozial, erlijioso, politiko edo ekonomikoren menpe.
EMAKUMEAK GARAPEN PROIEKTUETAN
Elkartasun eta lankidetza urte hauetan zehar, emakume hauek izan dira emakume eta garapen proiektu espezifikoetan protagonistak izan direnak.
LAGUNTZAILE PERTSONAK
TAUfundazioarekin hainbat modutan lankidetzan aritzen diren pertsonak dira (ekonomikoki, sentsibilizazio eta mobilizazio jardueretan, urteko kanpainetarako materialak prestatzen, aldizkarietako artikuluetan, eta abar).
SARE ETA KONSORTZIETAN PARTE HARTZEA
Alianza eta parte-hartze ugari daude beste ONGD eta Mugimendu Sozialekin, Frantziskotar Erakundeekin, Afrikarekin eta Ekonomia Alternatibo eta Solidarioarekin, Estatuko gure egoitzak dauden eremu desberdinetan.
JASOTAKO DIRU-LAGUNTZA PUBLIKOAK
Diru-laguntza publikoak, batez ere, autonomia-erkidegoetako gobernuetatik, udaletatik eta foru-diputazioetatik datoz.
LANKIDETZA EGITEN DUGUN HERRIALDEAK
2005etik hona, lanean jarraitzen dugun edo lan egin dugun herrialdeak hauek dira: Bolivia, Dominikar Errepublika, Paraguay, Ekuador, El Salvador, Maroko, Kongo Errepublika Demokratikoa, Burkina Faso…
EKOIZPEN PROIEKTUAK
Batez ere Bolivian eta El Salvadore banatuta; baita Marokon eta Palestinan ere batzuk.
OSASUN PROIEKTUAK
Eskubide humano hau gabe ezinezkoa da inorentzat garapen jasangarri bat planteatzea.
HEZKUNTZA PROIEKTUAK
Lankidetzan aritzen garen herrialde guztietan hezkuntza proiektuak daude beti, pertsonen eta herrien garapenerako garrantzitsutzat jotzen ditugulako.




