ACOMADEGUA de R.L. emakumeen kooperatiba-elkartearen enpresa-kudeaketa eta ekoizpen-kateatzea indartzea (III. fasea)

CORDES

Justifikazioa

Hirugarren fase honek aurreko fasean hasitakoari eragiten jarraitu nahi du, Bizkaiko Foru Aldundiak ere lagunduta; hau da, ACOMADEGUAko emakumeak txerrikiak prozesatzeko lanarekin jarraitzea, txerri-ekoizpenerako familia-etxaldeen kopurua handitzea ingurumena errespetatzen duten praktikekin, haien gaitasun teknikoak hobetzen jarraitzea, merkaturatze komunitarioa indartzea, ACOMADEGUAren negozio-plana eta plan estrategikoa eguneratzea, eta abar.

Kokapena

Aguilares, El Paisnal eta SPTacachico udalerriak

Tokiko bazkidea

CORDES

Helburuak

Helburu orokorra: ACOMADEGUA de R.L. emakumeen kooperatiba-elkartearen enpresa-kudeaketa, antolaketa-kudeaketa eta ekoizpen-lotura indartzea, bidezko inklusioarekin eta udalerrietan eskuragarri dauden baliabideak modu eraginkor eta iraunkorrean erabilita, udalerriok beren garapenaren eragile izan daitezen.

Biztanleria

(70 emakume eta 25 gizon).

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU eta BFA (120.000€)

Jarduerak:

  • Jardueren egutegia.
  • Trebakuntzako 7 modulu egitea.
  • Landa-bira 1 garatzea.
  • Salmenten Kudeaketan eta Bezeroarentzako Arretan diplomatua.
  • Eraikuntzako materialak erostea.
  • Txerriak ekoizteko 5 familia-sistema eta 5 biodigestore ezartzea.
  • Txerriak eta sargaiak erostea
  • Plan profilaktikoak ezartzea
  • Nekazaritzako, abeltzaintzako eta albaitaritzako laguntza teknikoa
  • Instalazio prozesatzailearen funtzionamendurako osasun-baimena berritzearen jarraipena
  • Hestebeteak prozesatzeko materialak eta ekipamendua erostea
  • Txerri-haragia prozesatzea 4 produktu lortzeko (Premium txorizoa, txorizo herrikoia, txerri-saiheskia, txitxarroiak)
  • CORDESen eta ACOMADEGUAren arteko transferentzia-hitzarmena sinatzea.
  • Laguntza teknikoa prozesamenduan.
  • Negozio-plana gauzatzea.
  • Merkaturatze-denda bat instalatzea
  • Produktu prozesatuak merkaturatzeko bi dendatan merkaturatzea.
  • Bi Batzarren garapena
  • ACOMADEGUAren kontabilitaterako informazio-sistema automatizatuaren funtzionamenduaren jarraipena
  • Laguntza teknikoa antolaketari dagokionez
  • Bizkaiko AMILLENA emakumeen kooperatibaren, ACOMADEGUA emakumeen elkarte kooperatiboaren eta emakumeen hiru udal-elkarteren (Aguilares ADCMA, El Paisnal AMUDEP, San Pablo Tacachico (ADEMGUAPE) arteko truke birtuala.
  • Proiektuaren sozializazioa
  • Txosten teknikoak eta ekonomikoak egitea
  • Lursailaren jarraipen teknikoa eta kontablea
  •