Etxe kalteberak birgaitzea

PRO TERRA SANCTA

Justifikazioa

Israelekiko egungo gerra, Gazako biztanleengan eragin handiagoa duen arren, Belengo Gobernazioan ere ondorio lazgarriak izaten ari da. Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) 2023ko azaroan egindako txosten baten arabera, gerrak hilabete eskasean Gazako zerrendako enpleguaren % 61 (182.000 lanpostu) suntsitu zuen, baina Zisjordanian ere % 24 (208.000 enplegu). Hala, Belenen turismo-jarduera guztia desagertu da berriro, eta, gainera, irteteko ezintasunaren ondorioz, Jerusalemen edo Gobernazioaren inguruko kokalekuetan lan egiten zuten palestinar askok lana galdu dute. Gerrak, lanik ezak, soldata baxuek eta goranzko prezioek familien egunerokotasuna zailtzen dute, eta ezin izaten dute aparteko gasturik egin, hala nola kostu mediko altuak edo etxebizitzen oinarrizko mantentze-lanak.

Kokapena

Belén

Tokiko bazkidea

PRO TERRA SANCTA

Helburuak

Helburu orokorra: Belengo familia kalteberen bizi-baldintzak hobetzea eta tokiko komunitatearentzat lan-aukera berriak sortzea.

Helburu espezifikoak: 1- Belengo biztanle kalteberei etxebizitza duina eta osasungarria bermatzea. 2- Belengo biztanleriaren higiene- eta osasun-baldintzak hobetzea. 3- Gaixotasunen arriskua murriztea. 4-Laneko aukera berriak sortzea gazte langabeentzat, kalteberatasun-egoeran daudenentzat eta gaikuntzarik ez dutenentzat.

Biztanleria protagonista

(familiak eta gazteak)

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU, Iruñako Udala (15.000€)

Jarduerak:

  • Etxebizitzak birgaitzeko eta mantentzeko lanak egitea.
    • Langile kualifikatuak hautatzea eta langile ez-kualifikatuak hautatzea eta gaitzea.