Sucreko landa-eremuko emakume etorkinentzako aukera hobeak
BoliviaJustifikazioa
Herrialdeko pobreziak gora egiten jarraitzen du, eta, horregatik, landa-eremutik hirirako emigrazioa handituz doa. Emakume gehienek ez dute hezkuntza nahikorik edo analfabetoak dira, eta horrek zailago egiten die lana lortzea. Sucre auzo periferikoetan dago trebakuntzarako eta prestakuntzarako aukera gutxien duen emakume-talde hori, eta horregatik planteatzen da laguntza-proiektu hau, lanbideetan, elikadura-hezkuntzan eta antolaketan trebatuz beren lan-aukerak hobetzeko, betiere emakume horiek kokatuta dauden lekuan.
Kokapena
Sucre hiriko auzo periferikoak
Tokiko bazkidea
IPTK (Tomas Katari Institutu Politeknikoa)
Helburuak
Helburu orokorra: Sucre auzo marjinaletako emakumeen lidergo-, partaidetza- eta ordezkaritza-gaitasunak garatzen laguntzea
Helburu espezifikoa:
- Emakumeen lan-aukerak hobetzea
- Ekoizpen-tekniketan eta elikadura-ezagutza nutrizionaletan gaitzea
- Antolaketarako prestakuntza eta lidergoa
Protagonistak
(Emakumeak eta familia)
Proiektuaren iraupena
Aurrekontua
Finantzaketa
TAU eta Nafarroako Gobernua
Jarduerak:
- Elikadura-hezkuntza eta lidergoa lantzeko 20 familia-zentro sortzea
- Ebaketan eta jantzigintzan, errespoterian, sukaldaritzan eta ehungintzan hiru ekoizpen-unitate sortzea
- Ekoizpen-zentroen eta -unitateen ekipamendua
- Nutrizio-hezkuntzako ikastaroak
- Eskubideei eta lidergoari buruzko hitzaldiak
- 20 zentro eta 3 ekoizpen-unitateen koordinazioa, jarraipena eta ebaluazioa