Bizitza gehiago Belengo adinekoentzat
Pro Terra SanctaJustifikazioa
Belenek larrialdi egoera kronikoa pairatzen du eta orain Israelen eta Hamasen arteko gerrak krisi sozio-ekonomikoa larriagotu du. Ez dago langabeziari eta erretiroari aurre egiteko laguntzarik, ez eta osasun publikoko sistemarik ere, ahulenentzat eskuragarri dagoena.
Belengo Sociedad Antoniana adinekoentzako egoitzak 36 pertsona hartzen ditu, guztiak emakumeak, gaixoak eta bakarrik, zaintzak ordaintzeko aukerarik gabe. Egoitza honetan osasun-laguntza jasotzen dute, Palestinako osasun- eta ongizate-sistema nazionalik eza konpentsatzeko. Eguneko zentroaren zerbitzu bat ere eskaintzen da, Gizarte Kluba. Honetan, adineko pertsonak eta bazterkerian eta bakardadean bizi diren gizonak eta emakumeak biltzen dira goizean hainbat jolas-jarduera eginez, fisioterapia eta bazkari-zerbitzua ere jasoz. Gainera, gizartetik kanpo geratzen den biztanleriaren zati horri laguntzeko gero eta premia handiagoa zegoenez, eguneko zentroan jantoki sozial bat jarri zen, premiaren bat duen edonorentzat.
Egoiliarren kopuruak apur bat behera egin du azken hilabeteetan, baina jardueretarako eta egoiliarrak ez diren pertsonei irekitako jantokirako beharra handia da, eta Antoniana Elkarteak ez du une honetan eskaera guztiei erantzuteko gaitasunik. Proiektu honen bidez, tokiko komunitateko onuradun gehiagok izango dute zerbitzu horietarako sarbidea.
Kokapena
Belén
Tokiko bazkidea
Pro Terra Sancta
Helburuak
Helburu orokorra: Belengo adinekoen bizi-baldintzak hobetzea eta lan-aukera berriak sortzea.
Helburu espezifikoa:
Belengo adinekoei bizitza duina bermatzea. Pertsona kalteberei jantoki-zerbitzuaren erabiltzaile berriak hartzeko aukera ematea. Klub Sozialaren erabiltzaile berriei harrera egiteko aukera ematea. Komunitatearentzako topagune berde bat sortzea. Tokiko komunitatearentzat lan-aukera berriak sortzen laguntzea.
Biztanleria
(emakumeak esta gizonak).
Proiektuaren iraupena
Aurrekontua
Finantzazioa
TAU, Zarauzko udala (18.000€)
Jarduerak:
- Klub Sozialaren jarduerak garatzea.
- Jantoki-zerbitzuari laguntzea.
- Berdegune bat garatzea (lorategia eta baratzea).
- Proiektua gauzatzeko behar diren langileak hautatzea eta kontratatzea.