Egoera ahulean dauden emakumeak George Duez Ospitaleko arreta ginekologikoko zerbitzuetan sarbidea bermatu, umetoki-lepoko minbizia eta nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzeko, Sucre udalerrian (Bolivia).

IPTK - Sucre

Justifikazioa

IPTKko Georges Duez Ospitaleak prebentzio-kontroletarako Ginekologia espezialitatean emakumeen eskaera handia erregistratu du, eta espezialitate horretarako ekipamendu eta intsumo medikoak mugatuta egon arren, Papanicolauko azterketak eta, kasu batzuetan, biopsiak egiten ditu. Era berean, kontrazepzio-inplanteak jartzen dira, nahi ez diren haurdunaldiak prebenitzeko. Hala ere, ospitaleak ez du pintzarik kobrezko T erretiratzeko, ez eta kolposkopia-ekipamendurik ere. Prozedura horri esker, baginaren, bulbaren eta umetoki-lepoaren azterketa sakona egin daiteke kolposkopio izeneko aparatu baten bidez, begi hutsez ikusten ez diren lesioak errazago identifikatzeko eta gune susmagarrietan biopsiak egiteko. Proposamenak baliabide gutxi dituzten emakumeei sarbidea bermatzea du helburu, prebentziozko ginekologia-zerbitzuak indartuz. Papanicolaua egitea lehenesten da, baita antikontzeptiboak jartzea eta kentzea eta kolposkopia-ekipoa erostea ere. Osasun- eta higiene-arloko kanpaina medikoak eta orientazio-saioak ere egingo dira.

Kokapena

Sucre

Tokiko bazkidea

Instituto Politecnico Tomas Katari (IPTK)

Helburuak

Helburu orokorra: Sucre udalerrian emakume kalteberen heriotza murrizten laguntzea.

Helburu espezifikoa: HGDn baliabide gutxiko emakume, gazte eta nerabeentzako arreta mediko ginekologikoa eta osasuna eta higienea zaintzeko ohitura osasungarriei buruzko prebentzio-informazioa indartzea.

Biztanleria protagonista

(100 emakume).

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

Tokiko bazkidea eta Oñatiko Udala (14.925€)

Jarduerak:

R1. Emakume, gazte eta nerabeentzako arreta ginekologikoa indartu da Georges Duez Ospitalean.

  • A1.1. Kolposkopio-ekipo bat erosi eta inplementatzea Georges Duez Hospitaleko inguruneetan.
  • A1.2 Kolposkopio eta kontrazepzio-inplanteen (DIU eta Mini T) ekipoak maneiatzeko eta mantentzeko tailerrak ginekologiako mediku espezialistekin (3 emakume eta 2 gizon)
  • A1.3. Baliabide gutxiko 100 emakume, gazte eta neraberi zuzendutako ginekologia-arretako kanpaina, Papanicolau azterketak eta antisorgailuari buruzko informazioa dituena, azterketa pertsonalizatuan inplanteak jartzeko aukerarekin.

R2. Baliabide gutxi dituzten emakume, gazte eta nerabeei osasuna eta higiene ginegologikoa zaintzeko ohitura osasungarrietan informazioa elaraztea.

  • A2.1. Komunikazio-materialak lantzea eta zabaltzea, Sucreko emakumeei, gazteei eta nerabeei informazioa emateko, nahi ez diren haurdunaldiak prebenitzeko, osasuna zaintzeko eta osasun- eta higiene-ohitura ginekologikoak zaintzeko. Kalkuluen arabera, IPTKk mota horretako kanpainetan izandako esperientziaren ondorioz, 500 pertsona ingururengana iritsiko dira, eta horietatik 100ek IPTKk (Facebook eta Instagram) erabiltzen dituen sare sozialetan interakzionatuko dute.