Aguilares, El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerrietako landa-gazteriaren antolaketa, parte-hartze eta ekonomia-gaitasunak indartzea, Covid-19k eragindako kalteberatasun egoeran.
El SalvadorJustifikazioa
Gazteen arazo nagusietako bat da ekonomikoki txertatzeko aukerarik ez izatea, eta arazoa larriagoa da emakume gazteentzat eta, bereziki, landa-eremuan. Proiektu honek Aguilares, El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerrietako landa-gazteriaren antolaketa-, parte-hartze eta ekonomia-gaitasunak indartuko ditu, Covid-19k larritutako kalteberatasun egoeran baitaude.
Kokapena
Aguilares, El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerriak
Tokiko bazkidea
CORDES (Asociación Fundación Para la Cooperación y Desarrollo Comunal de El Salvador)
Helburuak
Helburu orokorra: Gazteen garapen sozioekonomikoan laguntzea Aguilares, El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerrietan, Covid-19 pandemiaren ondorioz egoera ahulean baitaude, antolaketa, partaidetza eta ekonomia-gaitasunak indartuz, udalerrietan dauden baliabideak modu ekitatiboan txertatuz eta eraginkortasunez erabiliz.
Helburu espezifikoa: Aguilares, El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerrietako landa-gazteriaren antolaketa, parte-hartze eta ekonomia-gaitasunak indartzea, Covid-19 pandemiaren ondorioz kalteberatasun egoeran baitaude, era inklusibo-ekitatiboan eta udalerrietan eskuragarri dauden baliabideak eraginkortasunez erabiliz, beren garapenaren eragile izan daitezen.
Biztanleria
(232 emakume eta 207 gizon).
Proiektuaren iraupena
Aurrekontua
Finantzazioa
TAU, Nafarroako Gobernua (102.000€)
Jarduerak:
- 48 trebakuntza-jardunaldi, 200 gazterekin, generoari/maskulinotasunari, giza eskubideei, ingurumenari, herritarren parte-hartzeari, gazteriaren eta haurtzaroaren legeari, sexu eta ugalketa-osasunari dagokienez.
- 13 gazte-batzorde komunal eratzea.
- Gazteen egunaren ospakizuna Aguilaresen, El Paisnalen eta San Pablo Tacachikon.
- 18 talde artistiko, kultural eta kirol arlokoak indartzea.
- Nekazaritzako eta abeltzaintzako 30 ekimen ekonomiko ezartzea (abeltzaintzako 30 banku) ikuspegi agroekologikoarekin, 15 emakumek eta 15 gizon gaztek parte hartuta.
- 17 jardunaldi COVID-19 gaixotasunaren sintomak, transmisioa eta prebentzio-neurriak ezagutzeko, eta kutsatzeen aurkako prebentzio-plan bat egitea.