La 72 etxearen erantzun humanitariorako gaitasuna indartzea.

Pies Descalzos

Justifikazioa

La 72ri aurre egiten dion arazo nagusia mugikortasunean dauden pertsonen, errefuxiatuen eta komunitateen defendatzaileen giza eskubideen urraketa da, Tenosiquen (Tabasco, Mexiko). Mugikortasunean dauden pertsonen eta defendatzen dituzten pertsonen giza eskubideen defentsa da Latinoamerikako politika publikoen erronkarik arretagabeenetako bat.

Arazo hori larriagotzen duten arrazoi batzuk honako hauek dira: migrazio-politikak gogortzea; indarkeria eta segurtasunik eza; problematika ikusezin bihurtzea eta estatuko eta udaleko agintariek giza eskubideak babesteko, errespetatzeko eta bermatzeko borondate politikorik ez izatea; agintariek giza eskubideen defendatzaileek beren lana egiteko bermerik ez izatea; tokiko biztanleriaren zati batek biztanleria migratzailea baztertzea. Tenosiquen dauden xenofobia maila altuek zaildu egiten dute haien giza eskubideak defendatzeko baterako lana.

Kokapena

Tenosique

Tokiko bazkidea

Pies Descalzos

Helburuak

Helburu orokorra: Giza eskubideak defendatzea eta sustatzea eta iragaitzazko migratzaileei eta Tenosique-n (Tabasco) errefuxiatuei errekonozimendua eta errespetua ematen laguntzea, arreta egokia eta integrala eskainiz: laguntza humanitarioa, arreta psikosoziala eta legezko laguntza.

Helburu espezifikoa: La 72 izeneko Migratzaileentzako babeslekuaren Etxeak erantzun humanitarioa eskaintzeko eta giza eskubideak defendatzeko duen gaitasuna indartzea.

Biztanleria protagonista

(8.550 gizon eta 6.450 emakume)

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU, Fund. Hnos Iraizoz (40.000€)

Jarduerak:

  • Etxearen, familia errefuxiatuen, laguntzaileen eta boluntarioen segurtasuna eta osotasuna zaintzea.
  • Boluntarioen kudeaketa.
  • Elikadura, atsedena eta ostatu segurua bermatzea.
  • Oinarrizko laguntza medikoa ematea.
  • Lege-aholkularitza ematea Mexikon babesa eskatzen dutenei eta delituen biktimei.
  • Laguntza fokalizatua eta praktikoa ematea kalteberatasun-egoeran edo premia espezifikoak dituzten pertsonei: banakako edo familiako esku-hartzea emakumeentzat, LGBT komunitatearentzat, bakarrik dauden haur eta nerabeentzat, gizonentzat, hirugarren adineko pertsonentzat, desgaitasuna duten pertsonentzat.