TAU ELKARTASUNA COVID-19 KRISIAREN AURREAN – El Salvador

Api 14, 2020

CORDES

Gaur egun, bost proiektutan dihardugu lankidetzan CORDES gure aliatuarekin, eta alarma-egoera amaitu arte eten dira, ez bakarrik tokian bertan lan egiteko zailtasunengatik, baita Espainiako 463/2020 alerta-dekretuak, finantzaketa publikoa duenez, abian diren administrazio-prozedura guztiak eteten dituelako ere. Beraz, gaur egun gauzatzen ari diren diru-laguntza publikoa duten lankidetza-proiektu guztiak bertan behera geratuko dira alarma-egoera amaitu arte. Proiektu horietarako diru-laguntzak jasotzen ditugun administrazio gehienek adieraziko dizkigute proiektuak amaitzeko eta txostenak aurkezteko data berriak. Horrez gain, laguntza jasotzen duen herrialde bakoitza zein egoeratan dagoen ere kontuan hartuko dute, Espainian alarma egoera amaitu dela alde batera utzita. Testuinguru horretan, osasun-krisiak eragindako proiektu garrantzitsuenetako bat Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 2019ko deialdian onartutakoa da. Honi esker, hiru udalerrietako 500 emakumek ahaldunduko dira, tokiko genero-politika publikoak egiten parte hartuz eta beraien elikadura-subiranotasuna ikuspegi agroekologiko batetik indartuz. Aurreikusita zeuden heziketa eta ekoizpen jarduera guztiak erabat geldituta daude, eta tele-lanaren bidez baino ez dituzte egiten momentu honetan plangintza eta kudeaketa jarduerak.