TAU ELKARTASUNA COVID-19 KRISIAREN AURREAN MAROCO

Api 14, 2020

Caritas Rabat – Salesianos Kenitra

Herrialde honetan Caritas Rabat gure tokiko bazkidearekin elkarlanean ari gara, Kenitran bakarrik dauden Saharaz hegoaldeko sei emigrante gazteri harrera egiteko proiektu batean. Bi hezitzaile dituen pisu batean bizi diren sei gazte emigranteen elikadurarako, osasunerako, joan-etorrietarako eta eskolatze kostuetarako ekarpena egiten dugu. Etengabe lagunduta dauden gazte horiek prestakuntza teknikoa egiten dute Lanbide Heziketako JUK-SPEL eskolan (Kenitrako Don Bosco), beren herrialdera itzultzeko edo Marokoko lan-merkatuan sartzeko tresnak izan ditzaten. Gaur egun, COVID-19ko krisiak eskolak bertan behera uztera behartu ditu, eta gazteak monitoreekin batera etxebizitzan konfinatuta daude, alarma egoera altxatu arte. Elikadura eta osasun-laguntza ere bermatuta daude konfinamendu egun hauetan.