Nekazari-familia indigena kalteberen elikadura segurtasuna eta subironatasuna indartzea, genero-ikuspegi integralarekin eta ingurumenaren babesarekin Ckochas udalerrian, COVID-19aren pandemia-testuinguru baten aurrean, II. Fasea
BoliviaJustifikazioa
Duela 6 urte baino gehiagotik, IPTK lanean ari da Ckochasen, baina, hala eta guztiz ere, nekazarien familiek arazo handiak dituzte agroekologiako teknologia egokiak erabiltzeko, elikadura-segurtasuna eta ur-hornidura izateko eta orokorrean beren eskubideak baliatuz tokiko garapena sortzeko. Egoera hau, batez ere emakumeek pairatzen dute, familia barruko indarkeria jasaten baitute, eskolatze-maila txikia, autoestimu eta garapen pertsonala baxua, eta, horren ondorioz, gizarte-antolakundean parte-hartzeko aukerak murrizten zaizkie, gizonekiko desberdintasuna areagotuz.
Kokapena
Ckochas udalerria
Tokiko bazkidea
IPTK (Tomas Katari Ikastetxe Politeknikoa)
Helburuak
Helburu orokorra:Ckochas udalerriko nekazari indigena kalteberen pobrezia eta gizarte-bazterketa egoera murrizten laguntzea, haien eskubideak erabat baliatuz eta Garapen Iraunkor Erresilientea sustatuz.
Helburu espezifikoa:Ckochas udalerriko nekazari familia indigenen segurtasuna eta subirotasuna elikadura hobetzea, genero-berdintasunaren, eskubideen eta ingurumen-jasangarritasunaren ikuspegi baten bidez, COVID-19 pandemia testuinguru baten aurrean.
Biztanleria protagonista
(310 emakume eta 306 gizon).
Proiektuaren iraupena
Aurrekontua
Finantzazioa
TAU, Nafarroako Gobernua (110.000 €)
Jarduerak:
- Laboreen ekoizpen agroekologikoan laguntzea.
- Praktika erresilienteak, ondasun naturalak erabiltzeko eta kontserbatzeko.
- Ur-gordailuak eraikitzea.
- Tantaka, aspertsioz edo uholdez ureztatzeko sistema instalatzea.
- Arrain-urmaela eraikitzea.
- Arrain-laguntza teknikoa.
- Elikadura-praktiken tailerrak.
- Sukalde hobetuak eraikitzea.
- Maskulinitate berriei buruzko tailerrak.
- Nutrizio-azokak.
- Lehen mailako osasun-arreta.
- Emakume komunitarioen mobilizazioak.