Enpresa-kudeaketa eta produkzio-kateamendua indartzea, II. faseko lan-arriskuen arloko emakumeen elkarte kooperatiboan.

El Salvador

Justifikazioa

Covid-19k testuingurua aldatu du El Salvadorren; ahultasun sozioekonomikoa, Aguilares, El Paísnal eta San Pablo Tacachico udalerrietan, agerikoagoa eta sentituagoa da herri-erakundeek, emakume-erakundeek, kooperatiba-elkarteek, biztanleek oro har, eta, batez ere, arazo larri ugariren pean dauden emakumeek (nortasun-galera, autoestimu txikia, barneko edo kanpoko migrazioa, amatasun-arazoak edo alkohol-arazoak). Horregatik, garrantzitsua da gizarte eta ekonomia erakundeetan, biztanleria orokorrean eta emakumeen kolektiboan gaitasunak indartzea, oinarrizko giza eskubideak eskatzeko eta haiei erantzuteko, batez ere eskubide ekonomiko eta sozialak, hautatutako biztanleen berehalako behar eta interesei eta interes estrategikoei erantzuteko.

Kokapena

Aguilares, El Paisnal eta San Pablo Tacachico udalerriak

Tokiko bazkidea

CORDES (Asociación Fundación Para la Cooperación y Desarrollo Comunal de El Salvador)

Helburuak

Helburu orokorra:Aguilares eta El Paisnal udalerrietako biztanleen garapen sozioekonomikoan laguntzea, antolaketa, ekoizpen eta empresa kudeaketako gaitasunak indartuz, udalerrietan eskuragarri dauden baliabideak modu bidezkoan txertatuz eta eraginkortasunez erabiliz, Covid-19 pandemiaren testuinguru berrian.

Helburu espezifikoa:ACOMADEGUA emakumeen elkarte kooperatiboaren enpresa eta antolamendu kudeaketa eta produkzio-kateamendua indartzea, modu ekitatiboan txertatuta eta udalerrietan eskuragarri dauden baliabideak eraginkortasunez eta modu iraunkorrean erabilita, udalerri horiek beren garapenaren eragile izan daitezen, Covid-19ko pandemiaren testuinguru berrian.

Biztanleria

(110 emakume eta 60 gizon).

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU, Bilboko Udala (69.997,86€), Bizkaiako Foru Aldundia (119.722,27€)

Jarduerak:

  • 9 trebakuntza-modulu egitea.
  • 2 landa-bira egitea.
  • 10 txerri-etxalde berri eraikitzeko eraikuntza-materialak erostea.
  • Txerri-ekoizpeneko 10 familia-sistema eta 10 biodikudeatzaile ezartzea.
  • Txerriak eta intsumoak erostea.
  • Plan profilaktikoak ezartzea.
  • Nekazaritzako, abeltzaintzako eta albaitaritzako laguntza teknikoa.
  • Planta prozesatzailearen funtzionamendurako osasun-baimena lortzeko jarraipena egitea.
  • Hestebeteak prozesatzeko materialak eta tresneria erostea.
  • Txerri-haragia prozesatzea 4 produktu lortzeko (Premium txorizoa, txorizo herrikoia, txerri-kostilla, Chicharroiak).
  • Negozio-plana eguneratzea eta gauzatzea.
  • Produktu prozesatuak merkaturatze-denda batean merkaturatzea.