Genero-indarkeriari aurre egitea hezkuntza-komunitate inklusiboen, emakume erakunde indartuen eta eskubideen ikuspegia duen udal-kudeaketaren bidez, Ckochasen, III. fasea
IPTKJustifikazioa
Proiektu honek tokiko biztanleriarekin partaidetzan identifikatutako arazotik abiatuta bideratzen du bere esku-hartzea. Arazo hori nagusiki genero-desberdintasuna da, emakumearen aurkako indarkeriaren indize handiarekin lotuta dagoena, jarrera eta jokabide matxistek sortua, eta familian eta Ckochas udalerriko antolamendu-egituretan genero-rol tradizionalak betikotzen dituena. Proiektuaren hirugarren faserako identifikatutako neurri eta estrategien oinarria aurreko faseko ikaskuntzak, indarguneak eta ahuleziak dira.
Kokapena
Ckochas (Bolivia)
Tokiko bazkidea
IPTK
Helburuak
Helburu orokorra: Ckochas udalerrian emakumeen eta haurren aurkako indarkeria-mota guztiak murrizten eta gizarte baketsuagoa eraikitzen laguntzea, hezkuntza inklusiboaren, emakume-erakundeen sendotzearen eta genero-ikuspegidun udal-kudeaketaren bidez.
Helburu espezifikoa: Hezkuntza-komunitate inklusiboen, emakumeen ekonomia- eta gizarte-erakundeen eta Ckochas udalerriko erakunde-eragile publiko eta pribatuen lidergoa, parte-hartze aktiboa eta eragina sendotzea, kulturartekotasunaren ikuspegitik, genero-indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidea gauzatzeari dagokionez.
Biztanleria protagonista
(344 emakume y 298 gizon).
Proiektuaren iraupena
Aurrekontua
Finantzazioa
TAU, Gipuzkoako Foru Aldundia (100.000€)
Jarduerak:
- Hezkuntza-agintariekin eta ikasle-batzordeekin koordinatzea, hezkuntza-unitateetan genero-indarkeria prebenitzeko ekintzak ezartzeko.
- Indarkeria prebenitzeko hezkuntza-tresnak dituen kutxa metodologiko digital bat diseinatzea, ikasleen parte-hartzearekin.
- Hezkuntza-eremuan indarkeria prebenitzeko metodologia-kutxa erabiltzen eta ezartzen gaitzea agintariak eta irakasleak.
- Ikasleen liderrak prestatzea eta indartzea, indarkeria prebenitzeko eragile gisa, tresna artistikoak eta IKTBak txertatuta.
- Indarkerien prebentziorako hezkuntza-eragineko plan bat ezartzea, eskola-komunitateari zuzendutako hezkidetza-ekintzen bidez, PSPIekin artikulatuta.
- Agintariek eta irakasleek indarkeria prebenitzeko ezarritako hezkuntza-estrategien jarraipena eta ebaluazioa.
- Ahalduntze ekonomikoari eta lidergo politikoari buruzko bi prestakuntza-programa garatzea, genero-indarkeria eta indarkeria ekonomikoa prebenitzeko ikuspegiarekin.
- Ahalduntze ekonomikoari eta lidergo politikoari buruzko prestakuntza-programak ezartzea, gizartea mobilizatzeko eta eskubideak defendatzeko estrategiekin.
- Produkzio-ekipamendua eta prestakuntza teknikoa ematea, emakumeen autonomia ekonomikoa indartzeko eta indarkeria ekonomikoarekiko eta ingurumenarekiko kalteberatasuna murrizteko.
- Emakumeen bikoteei zuzendutako zaintzaren erantzukidetasun-tailerrak eta indarkerien prebentzioa elkarte ekonomiko eta sozialetan.
- Gizarte- eta ekonomia-erakundeetako liderren eta ikasleen liderren arteko elkarrizketa-espazioak, PTDIren esparruan indarkeria prebenitzeko agenda politiko baten jarraibideak ezartzeko.
- Indarkeriaren aurka kontzintizatzeko eta prebenitzeko materialekin tresna-kutxa bat sortzea.
- Tresna-kaxaren erabileran eta edukietan indarkeriaren aurka borrokatzeko Sareko kideak gaitzea.
- Landa-komunitateetako indarkeriaren aurka borrokatzeko sareko kideekin kontzientziazio-kanpainak antolatzea, esku-hartze kooperatiboko agenda batean oinarrituta.
- Indarkeriaren biktima diren ikasle eta emakumeei (sexuala, fisikoa…)
- PTDIen esparruan indarkeria prebenitzeko agenda politiko baten eraikuntza parte-hartzailea egiteko udal-topaketa.
- Indarkeria prebenitzeko agenda politikoaren sozializazioa eta informazioa, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik.
- Truke birtualak, Ckochaseko Indarkeriaren aurkako Sarearen eta EDE Fundazioaren artean genero-indarkeriari arreta osoa emateko esperientzien eta baliabideen trukaketan sakontzeko.