Sucre udalerriko hiri-inguruko auzoetako eta landa-komunitateetako emakumeen eta haurren osasun- eta elikadura-baldintzak hobetzea.

IPTK-Hospitalea

Justifikazioa

Sucre hiriko hiri-inguruko beharrak ikusita, “Eskolatxo Mugikorraren” proiektua indartzea aurreikusi da. Eskola honen ezaugarri nagusia landa-inguruetako hiri-eremuetara joatea da, haurren premia psikosozialei eta hezkuntza-beharrei erantzuteko. Proiektu berri honen bitartez, eskola honen ekintzak osasun- eta nutrizio-premien planora zabalduko litrateke. Arrisku-egoeran eta nutrizioa eta osasuna bermatzeko zailtazunak dituzten haurrei eta nerabeei zuzendua dago proiektua. Baita ere  hauen gurasoei, bereziki emakumeei.  Oinarrizko arreta medikoa emango zaie umetoki-lepoko minbiziaren, bularreko minbiziaren eta gaixotasun kardiobaskularren prebalentzia murrizteko.

Kokapena

Sucreko udalerria

Tokiko bazkidea

Instituto Politécnico Tomas Katarí (IPTK)

Helburuak

Helburu orokorra: Sucre udalerriko familia indigena migratzaileen eta nekazarien osasuna hobetzen laguntzea.

Helburu espezifikoa: IPTK-ko Georges Duez Ospitaleko medikuek baliabide ekonomiko urriko familien osasunerako eskubidea genero-ekitatez sustatzea, arreta medikoa hobetuz (ginekologikoa, kardiologikoa eta nutrizionala).

Biztanleria

(64 emakume eta 200 haur).

Proiektuaren iraupena

Aurrekontua

Finantzazioa

TAU, Zarauzko udala (18.000 €)

Jarduerak:

  • Mamografia-ekipoa mantentzea.
  • Pintza ginekologikoak, eskularruak eta intsumo medikoak erostea.
  • Arreta medikoa eta ginekologikoa etxeko emakume langileei eta ekoizleei (osasun-azokak).
  • Elikadura-hezkuntzan, ohitura osasungarrietan eta osasunaren zaintzan emakumeak trebatzeko tailerrak.
  • Haur eta nerabeak elikadura-hezkuntza nutrizionalean, nutrizio-eskakizunetan eta osasun-zaintzan trebatzeko tailerrak.
  • Arreta medikoa eta bitamina-inputak ematea eskola mugikorreko haur eta nerabeei (osasun-azokak).
  • Haur eta nerabeen jarraipena eta kontrol medikoa George Duez Ospitalean.
  • Arreta medikoa eta kardiologikoa (osasun-azokak) Eskola Mugikorreko haur eta nerabeen gurasoei.
  •