San Lucas Fundazioa
Cochabamba udalerrian garatzen du bere lana, eta gobernuak berrogeialdia ezarri zuen arren, familia ahulenen osasunaren arretarako erakunde gisa, TAUren lankidetzari esker gauzatzen ari den bi proiektuetan ere lanean jarraitzen du. Bi proiektu horiek Cochabambako hegoaldeko auzo pobreetako familia ahulekin egiten dute lan. “Somos Capaces” izeneko proiektuaren helburua, desgaitasuna duten haurrak dituzten 40 familia laguntza psikopedagogikoa, fisioterapeutikoa eta familia ahalduntzea da. El “Bus de la Salud y el Buen Vivir” izeneko proiektuak zortzi auzo zeharkatzen ditu, lehen mailako osasun-arreta eta osasunaren sustapenerako zerbitzua emanez.
Mayte San Lucas Fundazioko zuzendariak adierazi digunez, bi proiektuak gauzatzen jarraitzen dira, baina osasun-langileentzako prebentzio-neurriak areagotuz eta proiektuetan parte hartzen duten familiei jarraipena egiteko whatsap bezalako bitartekoak erabiliz. Hala ere, kezka handia da; izan ere, lan egiten den auzoak kokaleku prekario eta informalak dira, azpiegiturarik eta uraren, saneamenduaren edo hondakinen bilketaren oinarrizko zerbitzurik gabekoak. Barrutiko auzoetako jarduera ekonomiko nagusia merkataritza informala da, ondoren igeltsaritza eta eraikuntza.
Horregatik, Maytek adierazi digun bezala, oso zaila da COVID-19ren aurkako prebentzioaz hitz egitea, etxeetan urik ez dagoenean higienea oso prekarioa da eta familiak egunean bizi dira. San Lucas Fundazioak baliabideak lortu ahal izan ditu prebentzio-proiektu txiki bat abian jartzeko. Proiektu horrek aukera ematen die familiei COVID-19ren aurkako babes-neurrien berri emateko, bai eta ura biltzeko ontziekin eta bidoiekin hornitzeko; detergenteak, maskarak eta oinarrizko otordu-saskiak banatuko zaizkie, bi asteko iraupenerako ere.